|
Ekipajeak kudeatzeko sistema integralak diseinatu eta garatzen ditugu. Sektorean esperientzia handia dugu eta edozein aireportutako beharretara egokitzen diren irtenbide modularrak eta produktu aukera handia ditugu.
Gure eskaintzen artean daude; fakturazio sistemak, ekipajeen garraio eta bilketa sistemak, gainbegiratze sistemak, biltegiratze sistemak eta sailkapen sistemak.
Gure lan taldeak, maila altuko profesionalez osatutakoak, mota honetako sistemek behar duten balio-kate guztiari erantzuten dio:
- Lay-out diseinua
- Taldeen diseinu mekatronikoa
- Ekoizpena, 4000m2 dituen gure plantan. Bertan ditugu:
- Integratutako CAD/CAM sistemak
- Xafla ebakitzeko sistema laserrarekin eta elikadura automatikoarekin
- Zehaztasunezko tolesteko makinak
- Kontrol numerikoko makina-erramintak
- Pintatzeko kabina eta lehorketa tuneleko labea
- Kontrolaren garapena PLC eta IT mailetan, ULMAko "Baggage control system"ean oinarrituta.
- Gainbegiratze sistema modernoen inplementazioa
- Proiektuen kudeaketa
- Mantentze lanen zerbitzua bezeroaren beharren arabera: mantentze lan presentzialetik mantentze lan prebentiborainokoa. Guztiak, parekorik ez duten erantzun denborekin.
Produktuak:
- Fakturazio zintak
- Zinta garraiatzaileak
- Kadentzia handiko aldagailu bertikalak
- Aldagailu bertikalak
- Aldagailu horizontalak
- Bultzagailu horizontalak
- Arrabolen bideak
- Formazio hipodromoak: lauak / inklinatuak
- Bilketa hipodromoak: lauak/ inklinatuak
- Ekipaje sailkatzailea
- Biltegi automatikoa
|