Biltegi baten eraginkortasuna neurtzeko, eskaerak prestatzeko funtzioa eta materiala kaietara bidaltzekoa nola lotzen diren aztertu behar da. Azterketa hauek zehazten dute biltegi baten mekanizazio-maila: eskaerak prestatzeko sistemak eta merkantzia mugitzeko erabiltzen den hardwareak, alegia.
Hotz-instalazioetarako eta produktu izoztuen inguruneetarako, konponbide logistiko automatizatuak garatzen ditugu, -40 ºC arteko tenperatura kontrolatua bermatzeko gai diren instalazioak, produktua ezin hobe kontserbatuko dela ziurtatzeko, langileek egoera txarretan lan egin beharrik ez izateko eta produktibitatea handitzeko (dena azkarrago egingo delako, kudeaketa informatikoa izango delako?).
Biltegiratze automatikoko sistemei dagokienez, hainbat aukera daude, eta horrez gain, dentsitate handiko biltegiratze automatikoko sistema berritzaileak ere garatzen ditugu. Sistema honi esker, biltegiratzerik eraginkorrena lortzen da, biltegirako lekua ahalik eta hobekien aprobetxatuz.