Garraio automatikoko sistema logistikoek nabarmen handitzen dute produktibitatea; eskulan gutxiago behar delako eta prozesuetan (produktua ekoizten denetik eskaerak prestatzen diren arte) behar diren kadentziari eta fluxuei eusteko aukera ematen dutelako, besteak beste. Garraio-sistemen arloan, elementu-sorta zabala eskaintzen dugu. Hona hemen adibide batzuk: ibilgailu automatizatuak (VTD, STV, AGV?), garraiagailu motordunak, grabitate-garraiagailuak, biraketa-mahaiak, transfer-ak eta jasogailuak. Ibilgailu automatizatuak zamak zenbait lekuren artean garraiatzeko erabiltzen dira, bereziki. Oro har, garraiagailu-sistema batekin batera erabiltzen dira. Banaketari zein fabrikazio automatikoari dagokienez, hauek dira ibilgailu automatizatuen ezaugarri nagusiak: kadentzia handia, malgutasuna, erabiltzeko erraztasuna, eta mantentzeko eta handitzeak egiteko erraztasuna.