|
Abacus, kultura eta hezkuntzako produktu eta zerbitzuen banaketan espezialista den kooperatibak, bere azken gune logistikoan, Villanova del Camí herrian (Bartzelona), ULMA Handling Systemsen sistema automatiko bat jarri du produktuak biltegiratu, sailkatu eta eskaerak prestatzeko.
Azpiegitura honek erakundea Espainia mailako kultur, hezkuntza eta aisialdiko ondasunen logistikan abangoardian kokatu du. ULMAk jarritako irtenbideak beraien prozesu logistiko guztien automatizazioa ahalbidetu du: merkantzia hartzea, kalitate kontrola, garraioa, biltegiratzea, eskaerak prestatzea (kaxa eta edukiontzien hornikuntza barne), azken egiaztapen operazioak, kaxetan sartzea eta etiketatzea eta fardoen azken sailkatze sistema.
Elementu aipagarriena eskaerak prestatzeko sistema da. Sistema honek edukiontzien 6 garabi pilatzaile eta garraiorako 2 garraiatzaile sistema ditu, orduko 1.200 kaxen kadentzia lortzeko diseinatutakoak. Eskaerak prestatzeko zirkuituan tamaina desberdinetako kartoizko kaxak nahiz plastikozko edukiontziak elkarrekin egon daitezke.
Aipatzeko da baita ere, eskaerak prestatzeko sistema hiru gunetan banatuta dagoela, gune hauek produktu motaren eta eskaera linea motaren arabera bereizten dira. Azpiegitura honek, Abacusen banaketa sare guztirako egunean 870 eskaera prestatzea ahalbideratzen du. Egunean 22.400 eskaera linea baino gehiago, 21.000 erreferentzia baino gehiago dituen katalogo batean.
Alvar Pardos, Abacus-eko zuzendariaren arabera, bazkide teknologiko gisa ULMA aukeratzeko orduan, pisu handia izan zuen proiektuaren maila teknologikoak, eta batez ere, antzeko instalazioen diseinu eta garapenean dugun frogatutako esperientziak, Abacusek eskatzen zituen funtzio oso antzekoak dituztenak. Era berean, kontuan izan zen beste alderdi bat, lan gunetik oso hurbil zerbitzu tekniko bat izateko ULMAk eskaintzen zien bermea izan zen.
|