|
SKUNFUNK marka ezaguna aurrera doa zehaztasunean eta ekoizpenean aurrerapausoak egitea ahalbidetzen dion sistema logistiko berri batekin. Gallartan kokatuta dagoen ITS bere logistikako operadorearekin batera eskaerak sailkatu/prestatzeko sistema berri bat du.
ULMAk garatutako pick/put to light elementuetan oinarritutakoa. Irtenbidea 10 lan estazio osatzen dituzten apalategi dinamikoekin osatuta dago. Aldi berean, laneko postu bakoitzak aurrealdeko 33 dpd eta atzealdeko 30 dpd ditu, langilea pic/put to light operazioetan bideratzen dutenak.
Paperaren erabilera kendu eta eskaerak intuitiboki prestatzeko irtenbide baten alternatiba egin delako, erakundeak ekoizpenean eta zehaztasunean irabazi egin du. Entrega epeak gutxitu eta beraien barne logistikari balio erantsirik ematen ez zioten eginkizunak ezabatu egin dira.
Familia enpresa baten filosofiarekin SKUNFUNK gure herriko gazteengana hurbildu da, baina aldi berean gero eta hurrunago jartzen dute beraien zerumuga marka planeta guztian ezagutarazteko. Honela, beraien moda hiritarra New York, San Frantzisko edo Melbournera iritsi da. Beraien merkataritzako abentura berriak izen handiko espainiako hiru hiritan (Bartzelona, Madril eta Valentzia) eta San Petersburgoko erronka berri batean zentratzen dira.
|