español | euskara | français | english | português
Web mapa | Lege oharra
Aurkezpena
Berrikuntza
Bikauntasuna
DAIFUKU
SISTEMA ETA SOLUZIO LOGISTIKOAK
Eskabideak Prestatzeko Sistema Automatikoak
Biltegi Automatikoko Sistemak
Sailkapen Automatikoko Sistemak
Prozesu Bukaerako Sistemak
Garraio Automatikoko Sistemak
Supply Chain Software
Baggage Handling

Erreferentziak
Prentsa Aretoa
Kokapena eta kontaktua
 

PRODUKTIBITE ETA BERRIKUNTZAN OINARRITUKO DEN ZENTRO BERRI BAT

Etengabeko berrikuntzaren estrategia jarraituz, ULMA Handling Systemsek produkzio zentro berri baten aldeko apustua egin du, zentroaren eremu bat, sistema logistikoen frogak egiteko eta ?show room? gisara ahalbidetuko duelarik.

7.000 m2 izango dituen zentro berri hau, mota ezberdinetako sistema logistikoen eta prototipo berrien garapenera bideraturik egongo da, hala nola, automatizazio logistikako soluzioen garapenera.

ULMA Handling Systemseko prozesu produktiboei balio gehigarri bat emateko asmoarekin sortu da proiektu hau; produkzio kostuak murriztuz eta proiektuei errentagarritasun ratioa gehituz.

Iñaki Arriola, ULMA Handling Systems-eko gerentearen esanetan, ?berrikuntza eta ULMAren garapenera bideraturiko apustu bat da, zeinak kreatibitatea landu eta arrisku puntu bat jasatea exijitzen duen, era berean, inguratzen gaituen egoera honi aukera bat eskaintzen diogularik?.

?Proiektu berri hau, ULMA Handling Systemsen garapenerako motorra da, gure eskaintzen balioa handitu eta soluzio logistikoen garapena bultzatzen du ? gaineratzen du Iñaki Arriolak.

Zentro berria, azken urteetan konpainiak izan duen etengabeko hazkuntzaren islada da, 2008an 195 langile izatetik, gaur egun 275 profesional baino gehiago izatera iritsi delarik.

Bere sorreratik, ULMA Handling Systemsek bezeroekin elkarlanean garatzen dituen hainbat zerbitzu biltzen ditu, aholkularitza eta ingeniaritza zerbitzuetatik hasi, diseinu, sistema automatikoen garapen eta salmenta ondorengo zerbitzu edota ingeniaritzara eskainiz.

Lehentasuna pertsonei ematen dion testuinguru batean oinarrituz, enpresaren arrakastaren oinarriak bi kontzeptu hauek biltzen dituzte: Berrikuntza eta Ingeniaritza. Horrela, langile gutxi batzuen afana biltzen zuen sozietate bat izatetik, azken 25 urteetan, esperientzia handidun profesionalen jakituriaz kontatzen duen organizazio izatera iritsi da, Ingeniaritza Logistikoan erreferente izateagatik ezaguna izanez.




 
   
(C) copyright 2012 ulmahandling |