|
Brasileko Bufalo enpresak paletizazio automatikorako sistema bat, guztiz automatikoa izango den biltegiratze sistema bat eta guk diseinatu eta garatutako eskaerak prestatzeko soluzio bat izango ditu bere produkzio gaitasuna %40 hazteko.
Bufaloren lehen biltegi automatiko hau Embu herrian, Sao Paulo (Brasil), kokatuko da eta ezaugarri hauek izango ditu: fabrikazio lineekin integratuta egongo den paletizazio sistema automatiko oso bat, biltegiratzeko eta eskaerak prestatzeko sistema automatiko bat eta eskaerak modu eraginkorrean zerbitzatzeko sistema bat.
Proiektuak bi etapa izango ditu: 2012ko uztailean paletizazio automatikoko eta linea amaierako sistema jarriko dugu martxan. 2012ko uztailetik aurrera Bufalo sistema berri honekin hasiko da bere eskaerak zerbitzatzen. Bigarren fasean, 2013. urtean, Bufalok biltegiratze automatikorako ULMAren sistema izango du.
Bufalon jarriko dugun paletizazio automatikorako sistemak orduko 4.000 kaxa paletizatzeko gaitasuna izango du. Biltegi automatikoak 2 garabi pilatzaile izango ditu eta 3.000 paleta biltegiratzeko gaitasuna izango du.
Proiektu hau ezartzea Bufalo murgilduta dagoen enpresa estrategiaren parte da. Proiektu honekin bere fabrikako ekoizpen lineak modernizatu eta bezeroari eskaintzen dion zerbitzua nabarmen hobetu nahi ditu Bufalok.
|