español | euskara | français | english | português
Web mapa | Lege oharra
Aurkezpena
Berrikuntza
Bikauntasuna
DAIFUKU
SISTEMA ETA SOLUZIO LOGISTIKOAK
Eskabideak Prestatzeko Sistema Automatikoak
Biltegi Automatikoko Sistemak
Sailkapen Automatikoko Sistemak
Prozesu Bukaerako Sistemak
Garraio Automatikoko Sistemak
Supply Chain Software
Baggage Handling

Erreferentziak
Prentsa Aretoa
Kokapena eta kontaktua
 

1.- FITXATEGIAREN TITULARTASUNA
Norberaren Datuen Babeserako, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan hitzartutakoa betetzeko ondorengoa jakinarazten dizugu: zure datuak bidaliz gero, datu hauek norberaren datuekin osatutako fitxategi batetara pasako dira. Fitxategi honen titulartasuna ULMA Manutencion Koop. Elkartearena da. Datu hauek beharrezko ditugu gure jarduera egiteko: logistikako zerbitzu integralen diseinu eta garapena eta mantenurako instalazioak.


2.- DATUEN KONFIDENTZIALTASUNA
Zure datu pertsonalak konfidentzialtasunez erabiliko dira. ULMA Manutencion Koop. Elkarteak, Fitxategien Arduradun gisa, norberaren datuen konfidentzialtasuna eta segurtasuna ziurtatzeko beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzari dagozkionak hartu ditu. Datuen aldaketa, galera, prozesamendua edo baimenik gabeko sarbidea ekidinez. 


3.- INFORMAZIOAREN HELBURUA ETA HARTZAILEAK
Informazioaren hartzaile izan daitezke gure erakundeko edozein departamentu, konpartimentu, lokal edo elkartekideetara atxikita edo erregistratuta dagoen edozein pertsona, titular edo laguntzaile.

ULMA Manutencion Koop. Elkarteak bere helburu soziala aurrera eramateko,  eta dauden komunikabideak erabiliz zuretzat interesgarria izan daitekeen informazio bidaltzekoa ezinbestekoak dituen norberaren datuak soilik eskuratzen ditu.

Era berean, ULMA Manutencion Koop.Elkarteari baimena ematen diozu zure helbide elektronikoa ohiko komunikazio bide bezala erabiltzeko eta gure erakundeko zerbitzu guztiei buruzko informazioa bidaltzeko. Zure datuak bidaltzean, zehaztutakoaren adostasuna adierazten duzula ulertzen dugu.


4.- COOKIEN ERABILERA
Gure wegbuneak ez du cookirik edo erabiltzaileak eta beraien nabigazio datuak ezagutzeko baliabide teknikorik erabiltzen, erabiltzaileak jakin gabe. Beste alde batetik, Pribatutasuneko Politikan egindako edozein aldaketa unean bertan jakinarazteko konpromisoa hartzen dugu. Aldaketa hauen berri webgune honen bidez jakinaraziko da eta atal honetan dagokion zuzenketa jasoko da.

5.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK
Edozein unetan, sinatzaileak atzipen, zuzenketa, aurkakotasun eta baliogabetze eskubideak gauzatzeko eskubidea du, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aitortutakoaren arabera, eta norberaren datuen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoa garatzeko araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2077 Errege Dekretuak dioenaren arabera. 

Fitxategiaren arduraduna ULMA Manutencion Koop. Elkartea da. Goian aipatutako eskubideak gauzatzeko eta edozein zalantza argitzeko helbide honetara jo dezakezu: ULMA Manutencion Koop. Elkartea. Garagaltza Auzoa 50 zk, 20560 Oñati, Gipuzkoa,Espainia. Sinatutako komunikazio honi, egindako eskaera, izena, abizena eta NAren fotokopia gehitu beharko zaizkio.


6.- TRATEMENDURAKO ADOSTASUNA  
Pribatutasuneko politika honetan azaldutakoaren jakitun eta berarekin ados, zure datuak bidaltzearekin, argi adierazten duzu zeure gogoz eman dituzula norberaren datuak, eta ULMA Manutencion Koop. Elkarteari baimena ematen dio hauek erabiltzeko. Emandako datuak hemen zehatutako helburuetarako egokiak direla irizten diozu, helburu horietarako gehiegizko eta desegokiak izan gabe. Era berean, adierazten duzu zuk bidalitako datuak zehatzak direla eta datu hauetan izandako edozein aldaketa ahalik eta azkarren jakinarazteko konpromisoa hartzen duzu.

 
(C) copyright 2012 ulmahandling |