Jarri gurekin harremanetan

DAIFUKUK lidergotza errepikatu du
DAIFUKUK lidergotza errepikatu du
DAIFUKUK lidergotza errepikatu du

2016-06-06

DAIFUKUK LIDERGOTZA ERREPIKATU DU 2015. URTEAN

DAIFUKUk, ULMA Handling Systemsen aliatu estrategikoak, lehenengo postua lortu du berriro ere mundu mailako Handling Materialeko ekoizleen arteko top 20an

MMHk (Modern Material Handling) ezagutarazitako datuen arabera, berriro ere, DAIFUKU enpresa japoniarra Handling Materialaren industriako buru da, aurreko urteko fakturazioa gaindituz.

Adituen arabera, hornidura-katean aldaketa asko ari dira gertatzen, supply chainaren automatizaziorako joera argia adierazten dutenak. Zentzu honetan, ULMA-DAIFUKUk azken belaunaldiko sistemak garatu dituzte AS/RS soluzioetan, FSS izendatutakoak. Sistema hauek, beharrezko zeharkako erreminta bilakatu dira ustiapen kontuaz gain etorkizunaren alde apustu egiten duten enpresetan; hazkunde modularra, prozesuen kalitatean aurrerapena, inbentarioen kontrola, trazabilitatearen kudeaketa, entrega epeak gutxitzea, akatsak gutxitzea… eta beraien “ametsa” lortzea.

FSS garabi pilatzailea, mugimendu fluxu handia lortzeko diseinatuta dago, aldi berean 4-8 kaxa edo erretilu manipulatzeko gaitasuna du biltegiratze robotizatutako sistema honek.

ULMA Handlign Systemsek, etengabeko lankidetza mantendu du sorreratik DAIFUKUrekin. Lankidetza hau dela eta, bi enpresek ezagutza, esperientziak, taldeak eta sistemak trukatu dituzte, ekoizpen eta banaketa automatikorako automatizazio produktu guztiak barneratuz. Harreman sendo honi esker, gaur egun ere bitartekoak, ezagutzak, erronka berriak eta ilusioak partekatzen jarraitzen dute.