A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

Bilboko Euskalduna Jauregia bisitatu dugu Euskadiko VII. Jardunaldi Logistikoan parte hartzeko

 Bilboko Euskalduna Jauregia bisitatu dugu Euskadiko VII. Jardunaldi Logistikoan parte hartzeko
Bilboko Euskalduna Jauregia bisitatu dugu Euskadiko VII. Jardunaldi Logistikoan parte hartzeko
< Itzuli

Eñaut Sarriegik, ULMA Handling Systems-eko zuzendari komertzialak, automatizazio logistikoko prozesu baten xehetasunak aurkeztu zituen Bilboko Euskaduna Jauregian egindako Euskadiko VII. Jardunaldi Logistikoan

Atzo, 2022ko maiatzaren 11n, Euskadiko VII. Jardunaldi Logistikoa ospatu zen Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak antolatuta, Easyfairs taldearekin lankidetzan.

Digitalizazioaren eta automatizazioaren inguruan egin diren hitzaldien artean, Eñaut Sarriegik, Ulma Handling Systems-eko Zuzendari Komertzialak, gradualtasunean oinarritutako automatizazio logistikoko prozesu baten xehetasunak aurkeztu zituen. Premisa horrekin, enpresak hasierako, maila ertaineko edo altuko intralogistikako soluzio automatizatuak eskaintzen ditu, bezeroaren beharren arabera eta edozein dimentsioko proiektuetarako. «Automatizazioa negozioen kudeaketa logistikoan laguntzen duen prozesua da, ekoizpenetik eta kanpoko hornitzaileetatik datorren salgaia jasotzen denetik bidaltzen den arte». Ulmak aurkeztutako arrakasta-kasuetako bat Eroskirena izan zen. Arantza Laskurainek ere, banaketa-konpainiako etengabeko hobekuntzaren eta proiektuen arduradunak, parte hartu zuen ponentzian.

Jardunaldian heuren hitzaldiak ere eskaini zituzten, AR Racking, Ibili, Dachser eta Mondragon Unibertsitatea, besteak beste.

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak antolatutako ekitaldi honek indarra batzen eta euskal industria-sarera ezagutza eta irtenbide logistikoak transferitzen laguntzen du.

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu