A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

AUTOMATIZAZIO INTRALOGISTIKOA, ALL4PACK AZOKAKO TOPAGUNEA ULMA HANDLING SYSTEMSEN PARTAIDETZAREKIN

AUTOMATIZAZIO INTRALOGISTIKOA, ALL4PACK AZOKAKO TOPAGUNEA ULMA HANDLING SYSTEMSEN PARTAIDETZAREKIN
< Itzuli
ULMA Handling Systems berriro egongo da bi urtean behin egiten den All4Pack Paris 2018 azokan, eta intralogistika automatizaturako dituen irtenbide berritzaileak aurkeztuko ditu bertan

All4Pack Paris azaroaren 26tik 29ra bitartean egingo da Paris hirian, eta azoka horretan aurkeztuko ditu berriro ULMA Handling Systemsek intralogistika automatizaturako dituen irtenbideak.

Packaging, processing, printing eta Handlingen sektoreetako enpresa nagusiak elkartuko dira azokan, eta azken azoka honetan aurkeztuko ditu ULMA Handling Systemsek ingeniaritza intralogistika integralerako dituen irtenbideak, hau da, eskariak jaso, eskariak automatikoki biltegiratu, automatikoki garraiatu, eskariak prestatu eta bukaeran eskariak bidaltzeko dituen irtenbideak.

ULMA Handling Systemsen standera hurbiltzen diren profesionalek ULMAk intralogistikarako eskaintzen dituen irtenbide automatizatuak ezagutu ahal izango dituzte, enpresak ingeniaritza logistikoan garatu dituen kasu arrakastatsuekin batera.

Azaroan, ULMA Handling Systemsek logistikako beste hitzordu batean ere parte hartuko du: LOGISTICS 2018; azaroaren 12an eta 13an egingo da ekitaldia, Madrileko IFEMA azoka gunean.

Ez eduki dudarik eta bisitatu gaitzazu All4Packen dugun standean!

ULMA Handling Systems, HALL 6 – Stand E 117

Azokarako gonbidapen bat nahi baduzu, ez eduki dudarik eta jarri harremanetan gurekin!

 

 

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu
close overlay