A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

ULMAk Senegalera bidaltzeko betaurreko bilketa solidarioa egin du

 ULMAk Senegalera bidaltzeko betaurreko bilketa solidarioa egin du
ULMAk Senegalera bidaltzeko betaurreko bilketa solidarioa egin du
< Itzuli

Bilketa solidario honen bidez, Gipuzkoako Ndank Ndank elkarteari lagunduko dio ULMAk; izan ere, enpresako hainbat pertsona elkarte horretan sartuta baitaude

Ndank Ndank irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, kulturartekotasuna sustatzeko eta Senegalen garapenerako lankidetzako programa desberdinak bultzatzeko helburua duena.

Elkarte horretako boluntario talde batek bidaia bat egingo du Senegalera abuztuaren 4tik 18ra, biltzen diren betaurreko guztiak pertsonalki eramateko.

Gainera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Urzuri optikak ikusmena graduatzeko makina bat eman du. Makina horrekin eta bildutako betaurreko guztiekin, lan handia egingo dute eta pertsona askoren ikusmena hobetuko dute boluntarioek uda honetan. Benetan bidaia atsegina eta pozgarria izango da.

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu