Jarri gurekin harremanetan

Senegal
Senegal
Senegal

2019-07-18

ULMAk Senegalera bidaltzeko betaurreko bilketa solidarioa egin du

Bilketa solidario honen bidez, Gipuzkoako Ndank Ndank elkarteari lagunduko dio ULMAk; izan ere, enpresako hainbat pertsona elkarte horretan sartuta baitaude.

Ndank Ndank irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, kulturartekotasuna sustatzeko eta Senegalen garapenerako lankidetzako programa desberdinak bultzatzeko helburua duena.

Elkarte horretako boluntario talde batek bidaia bat egingo du Senegalera abuztuaren 4tik 18ra, biltzen diren betaurreko guztiak pertsonalki eramateko.

Gainera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Urzuri optikak ikusmena graduatzeko makina bat eman du. Makina horrekin eta bildutako betaurreko guztiekin, lan handia egingo dute eta pertsona askoren ikusmena hobetuko dute boluntarioek uda honetan. Benetan bidaia atsegina eta pozgarria izango da.