Jarri gurekin harremanetan

Apustu berria: Cloud Computing
Apustu berria: Cloud Computing
Apustu berria: Cloud Computing

2016-06-17

CLOUD COMPUTING, INDUSTRI-ARO BERRIAREN APUSTU NAGUSIA

SoftDoit-ek egindako txostenak Cloud Computing-aren alde egitearen garrantzia frogatu du murgilduta gauden industri-aro berrian: Industry 4.0

SoftDoit, Espainia eta Latinoamerikako software konparadore liderrak, Biltegiak Kudeatzeko Softwarearen egungo egoeraren inguruko txosten bat aurkeztu du, bertan, merkatu espainiarreko SGA hornitzaile nagusiek parte hartu dute; tartean, ULMA Handling Systems. Aurkeztutako txostenak cloud computing edo lainoaren aldeko apustua lortzen ari den garrantzia frogatu eta azpimarratzen du.

ULMA Handling Systems industria-aro honetan murgilduta dago, Industry 4.0 izenez ezagunagoa, eta bere sistema ikuskatzaile berria garatu du, IK Monitor izenekoa. Sistema berriak biltegiaren bisio zentralizatua emango du lainotik bertara konektatzeko aukerarekin, horrela, prozesu logistikoen kalitatea eta fidagarritasuna bermatzen da eta SGA berritu honen erabiltzaileei malgutasun eta produktibitate handiena eskaintzen zaie.