A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

ULMAK D4 BANAKETA ZENTRUKO LOGISTIKA GARATUKO DU

ULMAK D4 BANAKETA ZENTRUKO LOGISTIKA GARATUKO DU
< Itzuli
ULMAk D4 Banaketa Zentruko logistika garatuko du, Uruguaiko farmazia laborategirik haundienaren logistika zentrua

D4k, Uruguaiko Farmazia arloko banaketa enpresarik haundienak, biltegiratze automatikorako eta eskaerak prestatzeko sistema bat garatuko du ULMA Handling Systems-ekin lankidetzan. Logistikako sistema hau farmaziako 3 laborategi haundien artean sortuko den banaketa enpresa berri baten parte izango da.

Sistema logistikoak, kontenedorizazio prozesu bat izango du eta biltegiratze automatikoko 3 Fine Stocker eta 50 dpd-rekin osaturiko eskaerak prestatzeko sistema bat ere izango ditu.

Sistema berri honekin, D4k bere bezeroei eskaintzen dien zerbitzuaren malgutasun maximoa lortuko du, gaur egungo distribuzio farmazeutikoko merkatuaren aldaketetara egokituz.

Gainera, ULMA garatu duen WMSa (Supply Chain Softwarea), botika legediak definitutako araudia betetzeko prestatua dago, hala nola, koarentenen kontrola, botika psikotropikoak, laginketa automatikoak burutzea, etab.

Zalantzarik gabe, ULMAren ingeniaritza lana nabarmentzekoa izan da bezeroak ULMAren aldeko apustua egiteko orduan eta honek, proiektua sektoreko erreferente bihurtu du.

ULMA Handling Systems enpresak diseinatu eta garatu dituen biltegiratze automatikoko sistemak, biltegiratze sistema konplexuari eta materiaren gestioan soluzio optimoa eskaintzen dizkio, segurtasuna eta produktuen trazabilitatea, ezinbesteko parametroak, uneoro kontuan izanik.

Testuinguru honetan, ULMA Handling Systems enpresak garatu duen soluzioak, ingeniaritza logistikoan erreferentzia gisa kokatu dute farmazia inguruneko sistemen garapenerako.

Proiektu honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri zaitez gurekin kontaktuan!

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu
close overlay