Jarri gurekin harremanetan

230 milioi eskaritan
230 milioi eskaritan
230 milioi eskaritan

2018-02-20

ULMA HANDLING SYSTEMSEK 230 MILIOI EUROKO ESKARIAK LORTU DITU HURRENGO BI URTETARAKO

ULMA Handling Systemsen zorroaren kopurua datu historikoa da kooperatibarentzat, eta 2016koarekin alderatuta %167 handiagoa da. Kanpoan intentsiboki jardutearen ondorioz, eskarien %62 nazioarteko merkatuetatik datoz. Kooperatibak ingeniaritza logistikako kontratuak eskuratu ditu Intermarché banatzaile frantziarrarentzat, Samsenng paper fabrika argentinarrarentzat edo Carnicas Tello haragi ekoizlearentzat, esaterako.

2017aren itxieran, ULMA Handling Systems euskal kooperatibak 230 milioi euroren zorroa dauka datozen bi urteetarako. Kopuru horrek esan nahi du zorroa %167 hazi dela 2016an lortutako kopuruarekiko, eta %352ko gorakada eduki duela 2015ekoarekin alderatzen badugu. 230 milioiko kopuru horretatik, %62 da nazioarteko merkatuetatik etorritakoa, eta gainerako %38a, berriz, enpresa nazionaletatik etorritakoa.

ULMA Taldearen Logistikako Negozioak lortutako proiektuak kasuan kasuko sektoreetan liderrak diren konpainienak dira, hala nola hauenak: Intermarché eta Systeme U txikizkako kate frantziarrak, Proclinic material odontologikoko enpresa, Entrepinaren gazta fabrika, Elhis Burdindegiko gauzen banatzailea, Carnicas Tello industria, Bridor okindegiak, Samseng paper fabrika argentinarra edo Recambios Marinos motor edo osagai nautikoen banatzailea, besteak beste.

Zehazki, Intermarcherekin lortutako akordioa supermerkatuen taldeko kide den LUG enpresarentzako automatizazio logistikoko proiektu baten bidez gauzatzen da. Horrez gain, Samseng paper fabrika argentinarrak, "Elegante" paper marka ezagunaren ekoizleak, erabaki du ULMA Handling Systemsen esku jartzea bere barne logistikako zerbitzua automatizatzeko lanak, konpainiari bere produktibitate eta malgutasuna ratioak ahalik eta gehien handitzen utziko dioten lanak baitira. Kontratu horiei guztiei Toledoko Carnicas Tello elikagai industriarekin izenpetutakoa batu behar zaie, zeinarekin bigarren biltegi automatiko bat eraikiko den.

“Proiektu horietan guztietan gure bezeroen ingeniaritza logistikoko erreferentziako bazkide teknologiko gisa posizionatuta gaude, eta haien produktibitatea eta efizientzia bultzatzeko soluzio bereziak inplementatzea jomuga nagusia duten aliantzak egiten ditugu haiekin”, ziurtatu du Juan Jesus Alberdik, ULMA Handling Systemsen gerenteak.

 

Berrikuntza eta ingeniaritza

“Sistema logistikoa egoki automatizatzeko, ezinbestekoa da enpresaren egungo eta etorkizuneko premiak erabat ulertzea, izan ere, ezagutza zehatz horretatik abiatuta nabarmen geratzen dira hornidura kate osoan automatizazioaren abantailak. Berrikuntza, hornitzaileekiko aliantzak eta konponbide pertsonalizatuak emateko ingeniaritza lanak duen balioa dira ULMA Handling Systems merkatuko erreferente gisa definitu eta kokatzen duten gakoak”, gaineratu du Juan Jesus Alberdik.

Berrikuntza teknologikora bideratuta eta ahalegin guztiak bezeroen premietara erabat egokitutako soluzio logistikoak eskaintzera zuzenduta, ULMA Handling Systemsek hazteko bokazio duten enpresekin egiten du lan. Zentzu horretan, ingeniaritzak bezero ugari ditu era askotako sektoreetan, hala nola elikagai eta edarien sektorean, banaketa handian, ehungintzan, automobilgintzan, farmazian edo burdindegiko gauzen sektorean.

Nazioartean proiekzio handia edukita, kooperatibak hainbat herrialdetan ditu filialak. Horietatik nabarmentzeko modukoa da Frantziako filiala, non plantilla %200 hazi baita, hazte bidean sartuta dagoela adierazita. Brasil da ULMA Handling Systemsen lehentasunezko beste merkatu bat, eta herrialde horretan kontratatutako profesionalen kopuruak %30 egin du gora.