A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

Nigeriara goaz Baggage Handlingeko sistema berri bat martxan jartzera

 Nigeriara goaz Baggage Handlingeko sistema berri bat martxan jartzera
Nigeriara goaz Baggage Handlingeko sistema berri bat martxan jartzera
< Itzuli

ULMA Handling Systems enpresak kontratua sinatu du bagajeak tratatzeko eta ikuskatzeko BHS sistema diseinatzeko, hornitzeko, instalatzeko eta martxan jartzeko Victor Attah nazioarteko aireportuan, Nigeriako Akwa Ibom eskualdean.

 

Terminal berriak hogeita bi fakturazio-mahai eta hainbat mailatako ikuskapen-sistema izango ditu, indarrean dauden segurtasun-araudiak betez. Irteeretako bagajeak make up karrusel batean sailkatuko dira, dollieetarako sei posiziorekin.

Iritsierako bagajeak hiru itzulera-karruseletan tratatuko dira: bata hegaldi nazionaletarako, beste bat nazioarteko hegaldietarako eta hirugarren bat eskaeraren arabera, hegaldi nazional zein internazionaletarako.

Eskaera hori esleitzeak sendotu egiten du ULMAren posizioa BHS soluzioetarako enpresa erreferente gisa Nigerian; izan ere, iaz arrakastaz amaitu zuen Anambrako aireportuko BHS sistema eta berehala entregatuko du Obuduko aireportukoa ere.

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu