A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

Logistics & Automation Madrid

24- 11 -2021 / 25- 11 -2021

Madril

ULMA Handling Systemsek stow e.scala ® sistema aurkeztuko du lehen aldiz LOGISTICS & AUTOMATION 2021ean, Madrilen.

Aurtengo 10. edizioaren xedea da topagune bat izatea: aukera ederra ULMA, bezeroak eta interesa duen publikoa elkartzeko, eta barne-logistikaren alorreko azken berrikuntzak eta aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

2020an, Logistics & Automation azokak ezin izan zuen egin aurrez aurreko edizioa, pandemia dela eta. Hala ere, industriarekin batera eboluzionatzen du, eta, hala, berrikuntza nagusiak eta azken garapenak, industria eraldatzen ari diren joerak eta ideiak aurkezten dizkie sektoreko hornitzaile nagusiei eta jakintza-ekarpena egiteko gai diren adituei.

Joan den azaroaren 4an, ULMA Handling Systems eta stow Robotics enpresek lankidetza iragarri zuten.

ULMA Handling Systemsek stow e.scala ® sistema aurkeztuko du Madrilgo azokan azaroaren 24 eta 25ean. Edukiontzietarako ASRS sistema honetan, stow e.scala ®, robotak hiru dimentsiotan mugitzen dira arrapalen sistema baten bidez, garraiagailurik, jasogailurik edota sekuentziatzailerik gabe.

Sistema guztiz modularra eta eskalagarria da, eta erraz alda daiteke sistemako roboten kopurua edo biltegiratzeko ahalmena.

Ez izan zalantzarik gure standa bisitatzeko eta ezagutu zuzenean automatizazio tridimentsionalaren aro berria.

Bisita gaitzazu: 9F26 standa

Zuretzako gonbidapena daukagu

Derrigorrezko eremuak*

Zure pribatutasuna baloratzen dugu. Aurretik emandako informazioaren helburua azokarako gonbidapen bat jasotzeko edo bilera bat hitzartzeko eskaera kontuan hartzea da, zure baimenarekin. Ez zaie hirugarrenei utziko, legez behartzen bagaituzte izan ezik, eta beti izango duzu datu ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea; baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den moduan. Datuen babesari buruzko informazio zehatza hemen ikus dezakezu.

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu