Jarri gurekin harremanetan

Juan Jesús Alberdi

Juan Jesús Alberdi

ULMA Handling Systems-eko zuzendari nagusia

Taldea

"Berrikuntza apustu bat baino gehiago da; ingeniaritza logistiko moduan dugun betebeharra da"

ULMA Enpresa Taldearen barruan gaude, negozioak eta jarduerak sektore hauetan egiten dituena: Architectural Solutions, nekazaritza, orga jasotzaileak, eraikuntza, Conveyor Components, Packaging eta Piping.

300 profesionaleko giza taldea, eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia eta know how ditugu.

  • Gaizka Andollo

    Ingenieritza Informatikoa

    "Erakunde gisa dugun oinarri nagusiak, bezeroaren zerbitzura ditugun konpromiso pertsonal eta profesionalak dira"
  • Ane Beitia

    Harrera

    "ULMAko lan taldea da dugun aktiborik garrantzitsuena"
  • Mikel Altuna

    Berrikuntzako Zuzendaria

    "Errealitatea dugu iada 4.0 logistika"
  • Nacho Ortiz

    Baggage Handling negozio lineako arduraduna

    "Produktuak diseinatu eta fabrikatzeko 7.000m2ko geure lantegia dugu"
  • Itziar Arrieta

    Ingenieritza Informatikoa

    "Gure jarduera etengabeko hobekuntzan oinarritzen den kudeaketa estrategia batek babesten du"
  • Maikel Tome

    Garapen teknikaria

    "Erakunde kooperatibo eta lehiakorra bultzatzen dugu"
  • Mari Carmen Zumalde

    Estudioak eta Eskaintzak

    "Gure analisi prozesuak, ingeniaritza eta berrikuntza lanean ezinbestekoak dira"
  • Iñigo Jauregi

    Integrated Solutions negozio lineako zuzendaria

    "Ingeniaritza proiektua eraginkor bat garatzeko bermerik hoberena, aurretik bezeroen beharrak ulertzea da"
  • Josu Aiastui

    Ingenieri teknikoa

    "Gure helburua enpresei hazten laguntzea da"
  • Edurne Galdos

    Informazio sistemak

    "Garapen iraunkorra eta ingurumenarekiko errespetua laguntzen ditugu eraginkortasun adibide eta etorkizuneko berme gisa"
  • David Garcia

    ULMA Frantzia zuzendaria

    "Gaur eskaintzen dugu, merkatuak bihar beharko duena"
  • Amaia San Miguel

    Estudioak eta Eskaintzak

    "Jarrera berritzailea dugu, gure kudeaketa ereduaren nortasun ezaugarria, gizartearekiko konpromisoa eta zerbitzua"
  • Iker Otegui

    Ingenieritza Informatikoa

    "Berringeniaritza kontzeptua Logistika Integraleko Ingeniaritza gisa definitzen gaituen gure ezaugarria da"
  • Naiara Campo

    Erosketak

    "Etorkizuna hobetzeko apustu egiten duten enpresak babesten ditugu"
  • Remy Leveque

    ULMA Frantziako arduradun komertziala

    "Enpresa txiki, ertain eta handien logistika hobetzeko lan egiten dugu"
  • Edurne Unzueta

    Kanpo Komunikazio

    "Berrikuntza, ULMAko nortasunaren parte da"

Daifuku

Elkarlana

Hasi ginenetik etengabe ari gara lankidetzan Japoniako DAIFUKU, sektorean munduko liderra den enpresarekin.

www.daifuku.com

Bi enpresen arteko lankidetzari esker, ezagutzak, esperientziak eta fabrikaziorako eta banaketa automatikorako (FA/DA) automatizazio-produktuak barne hartzen dituzten ekipamenduak eta sistemak trukatzen ditugu.

Urte hauetan zehar, emaitza korporatiboek nahiz ekonomikoek aliantza hau egonkorra dela erakusten dute, eta gaur egun, baliabideak, ezagutzak, erronka berriak eta ilusioak partekatzen jarraitzen dugu.

Historia

  • 1984
    Antzinako OINAKAR enpresak akordio bat sinatu zuen sektorean munduko liderra den Japoniako DAIFUKU enpresarekin, eta horren ondorioz, gaur egungo ULMA Handling Systems sortu zen.
  • 1990
    1991
    Lehen instalazio automatikoak garatu genituen, eta horri esker, gure bezero-zorroa handitzen hasi ginen.
  • 1997
    Nazioartera atera ginen: Brasilen, Frantzian eta Italian biltegiak jarri genituen.
  • 2000
    2004
    Ordezkaritza eta filial berriak ireki genituen Frantzian, Holandan, Bartzelonan, Valentzian...
  • 2006
    ULMA Handling Systems-en egoitza berria ireki genuen Oñatin.
  • 2008
    Baggage Handling jarduerarekin hasi ginen, Espainiako estatuan ekipaien tratamentuan liderra den enpresa erosiz.
  • 2011
    Produkzio- eta berrikuntza-fabrika berria abian jarri genuen, 7.000 m2-koa.
  • 2014
    Beste filial bat ireki genuen Txilen, osasun sektorean diharduena. Gure kolaboratzaile sarea ere handitu genuen Brasilen, Uruguain, Kolonbian, Perun, Errusian, Indian, Indonesian...

ULMA gaur eta bihar

Berrikuntzaren aldeko apustua

Etengabeko berrikuntza-estrategia erabiliz, ULMA Handling Systems enpresan produkzio eta prototipo zentro bat dugu, non probak egiteko dorre bat eta show room eremu bat ere dauden.

ULMA Handling Systems enpresako produkzio-prozesuei balio erantsia emateko helburuarekin sortu zen proiektua, ekoizpen-kostuak murriztuz eta errentagarritasun-ratioak handituz.

ULMAn etengabe jarraitzen dugu aldatzen, etorkizuneko sistema logistikoei aurreratuz. Berrikuntza eta gure bezeroekin dugun konpromiso pertsonal eta profesionala dira gure etorkizuneko gidak.

Konpromisoa

Gizartea, ekonomia eta ingurumena

Pertsonak babesten ditugu eta gure ingurua zaintzen dugu, kooperatiba moduan dugun erantzukizunari eusteko.

Pertsonak

ULMAn gizarte oparo, bidezko eta osasungarriagoa sortzen lagundu nahi dugu, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat.

Gure giza kapitala gure aktibo nagusia da, eta haren segurtasuna eta osasuna gure lehentasunezko interesa.

Gure esfortzuak bateratzen ditugu, laneko giroa hobetzeko. Horrela, osasunaren eta pertsonen osotasun fisikoaren arloetan lan egiten dugu bereziki.

Iraunkortasuna

Gure estrategia korporatiboaren helburu nagusia arrakasta ekonomikoa eta gizarte-ongizatea harmonizatzea da, ingurumenaren iraunkortasunarekin bateragarria izanda.

Horretarako, kudeaketa proaktiboa egiten dugu, proiektuaren diseinatze- eta ezartze-faseetan ingurumen-irizpideak ezartzeko, haren bizitza-ziklo osoan.

Ekipamenduak birziklatutako materialekin diseinatzen ditugu, eta kontsumo baxuko eta eraginkortasun energetiko handiko motorrak eta energia birsortzeko sistemak erabiltzen ditugu.

Kalitatea

Bikaintasuna, iraunkortasuna eta pertsonez ardura.
Gure bezeroen konfiantzari esker, elkarrekin hazteko aukera izan dugu.

PDF - Politika integratua

Bikaintasuna

Etengabe hobetzeko gure jarduerak Europako Enpresa Bikaintasunaren Ereduan (EFQM) oinarritzen dira. Horri esker, kalitatezko zilarrezko Qa lortu dugu.

PDF - Deskargatu

Kalitate osoa

Gure antolaketa hobetzeko eta gure bezeroen asebetetzea handitzeko, UNE EN 9001:2015 arauan oinarritzen gara.

PDF - Deskargatu

Segurtasuna eta osasuna

Gure giza kapitala babesteko esfortzua, bere segurtasuna eta osasuna bermatuz, OSHAS 18001:2007 arauaren bidez egiaztatuta dago.

PDF - Deskargatu

Iraunkortasuna

ULMAn baliabide energetikoak zentzuz erabiltzen eta kutsadura prebenitzen saiatzen gara. Hori, ISO 14001:2015 arauaren bidez egiaztatu dugu.

PDF - Deskargatu