Jarri gurekin harremanetan

Kasu arrakastatsuak

Itzuli kasu arrakastatsuetara

Biltegi automatikoa
Biltegi automatikoa
Biltegi automatikoa Biltegi automatikoa: Amig Biltegiratze automatikoa Biltegia eta eskaerak prestatzeko sistema

Soluzio logistikoak

AMIG

Automatizazio logistikoaren abangoardian

AMIGek ULMA Handling Systemsen esku utzi du bere sailkapen automatikoko sistemaren diseinua eta ezarpena.

Beharra

Bizkaiko burdingintza-enpresa ezaguna den AMIGek (Amilibia eta de la Iglesia) ULMA Handling Systemsi eskatu dio bere biltegiratze-sistema osoa eta paletetan eta edukiontzietan amaitutako produktua automatizatzea, eta bidaltzeko eskaeren prestaketa, sailkatzea eta finkatzea automatizatzea.

Burdingintzan hainbat erreferentzia eta enbalaje daudenez, oso arrazionala zen ingeniaritza logistikoa behar zuen proiektu honek. Hori dela et, AMIGek sailkapen automatikoko sistema bat jarri du, Surfing Sorter Mini delakoa, osagai txikiko eskaerak sailkatzeko eta prestatzeko.

Soluzioa

Sistema berritzaile horrek, orduko 7.000 pieza arte kudeatzeko ahalmena du, eta 180 irteera-kanal arte izan ditzake. Sailkatze-sistemari esker, abantaila lehiakorrak lor daitezke eragiketen zehaztasunaren eta azkartasunaren bidez, eta prozesuaren kontrola eta informazioa on line tratatzeko aukera bermatzen du.

Sailkapen automatikoko sistemak automatizazio logistikoko instalazioa ere du, eta pixkanaka handituz joan da ULMA Handling Systemsen esperientziari eta laguntzari esker.

Horrez gain, AMIGek salgaien picking-soluzio bat aukeratu du, eremua hobeto aprobetxatzeko, stocken txandakatze eta kontrol zorrotza izatea eta produktibitatea handitzeko.

Instalazioak bi eremu berezitu ditu, paraleloan dauden apalategi-rackekin eta transelebadoreen bidez kudeatutakoak: batak, produktua kutxetan du; besteak, paletetan.

Elementu guztiak, biltegiratutako produktuen mugimendu zehatza eta kontrol ona lortzeko aukeratu dira: transelebadoreak, galiboak, aginte- eta kontrol-postuak eta instalazioa kudeatzen duen ekipamendu informatikoa, ULMA Handling Systemsek aztertu, diseinatu eta ezarri ditu, produktibitaterik handiena lortzeko.

Eskaerak kutxetan prestatzeko eremu automatikoan eskaerak erreferentziaren arabera argizko display-ekin (DPS) taldekatzeko sistema bat du. Txandakatzerik gehien dituzten erreferentzien pickinga eskuz egiten da, paperik gabeko edo “Pick to Light” sistemak erabiliz. Guztira, biltegiratze automatikoko sistemak 17 transelebadore ditu, eta horietatik, 6, Mini Load dira.

Emaitza

Bere fluxu logistikoa etengabe optimizatzeko kezkari esker, AMIGek bere erreferentzien ia % 95 automatizatuta du; gainerakoak, bere bolumenarengatik biltegi automatizatuan sartu ezin diren eskuzko erreferentziak dira.