Jarri gurekin harremanetan

Kasu arrakastatsuak

Itzuli kasu arrakastatsuetara

Recambios Marinos
Recambios Marinos
Recambios Marinos Recambios Marinos
"Zerbitzuak hobetzeko aurreikuspenak betetzeaz gain, azpimarragarria da stockaren kontrola; biltegi automatikoan ditugun gure ia 25.000 erreferentziena"

Zuzendaria

Soluzio logistikoak

RECAMBIOS MARINOS

RECAMBIOS MARINOS ENPRESAK AUTOMATIZATUTAKO BANAKETA ZENTROA ETA ULMA-REN SGA BERRIA ESTREINATZEN DITU

Recambios Marinos enpresak, itsas material eta ontzi hornitzailea, automatizatutako banaketa zentroa dauka Viladecanseko instalazioetan, Bartzelona.

Beharra

Hastapenetik, 1994ko urria, Recambios Marinosen lehentasuna izan da itsas motorrak eta ontziak egiteko beharrezkoa den materiala hornitzea modu eraginkorrean. Horretarako, banaketa zentroa automatizatzeko beharra identifikatu zuten, entrega epeetan zerbitzua hobetzeko eta akatsak gutxitzeko eta Europa guztiko portuetan dituzten bezeroei zerbitzurik hoberena eskaintzeko.

“ULMA aukeratu genuen jaso genuen erantzun komertzial azkarragatik. Gainera beste bezero batzuk bisitatzeko aukera izan genuen eta ULMAren software (SGA) garapenak erakarri gintuen” baieztatu du Recambios Marinoseko zuzendari batek.

Soluzioa

Recambios Marinos erakundeko banaketa zentroak, egun, automatizatutako bi azpisistema ditu: bat, paletetan dituzten itsasoko ordezko piezen produktuak kudeatzera bideratuta dago. Beste azpisistema, berriz, plastikozko edukiontzietan biltegiratutako produktuetara bideratuta dago.

Recambios Marinoseko biltegi automatikoak 2.800 paletentzako eta 6.800 edukiontzi baino gehiagorentzako gaitasuna dauka. Bi azpisistemak eskaerak prestatzeko postuekin lotuta daude eta Pick To Light gailuak dituzte, horrela langileek eskaera errazago prestatu dezakete, modu intuitiboan.

Behin eskaerak finkatzea amaituta, Recambios Marinos jada prest dago produktuak bidaltzeko 20 herrialde baino gehiagotako ontzietara.

Recambios Marinos erakundeko proiektu integralak ULMA Handling Systemsek garatu duen Biltegiak Kudeatzeko Sistema (SGA) berria dauka, banaketa zentroaren behar zehatzetara egokitu dena. Software produktu berri horrek muinean ditu ULMAk, soluzio automatizatuen integrazioan, 30 urte baino gehiagoko esperientzian jaso dituen oinarrizko funtzionalitateak.

Paletetako eta edukiontzietako biltegi automatikoko fluxu guztia kudeatzeaz gain, ULMAren SGAk aukera ematen dio enpresari biltegiratutako erreferentziak ohiko moduan kudeatzeko.

SGA berriari esker azterketa bisualerako informazio eta erreminta punta-puntakoak dituzu, eta, momentu oro, banaketa zentroaren egoera ezagutzen duzu erabiltzeko erraza den interfaze atseginarekin, intzidentziak azkar konpontzeko eta erabakiak hobeto eta egokiago hartzeko. Horrela, eskainitako zerbitzuaren kalitatea eta fidagarritasuna bermatu ditzakezu zentrotik bertatik.

Emaitza

Recambios Marinosek banaketa zentroaren produkzioa hobetzea lortu du barruko logistika automatizatzeko proiektu integralari esker. Horrez gain, gaur egun, materialen kontrola egiteko gaitasuna du, bere produktu guztien trazabilitatea ezagututa eta lortu du banaketa zentroan kudeatzen diren prozesu guztien eraginkortasuna handitzea.

Baina enpresa ez da dagoenetan geratuko, izan ere, handitzen jarraitzeko asmoak ditu eta berriro ere ULMA Handling Systems aukeratu du banaketa zentroko sistema automatizatuaren gaitasuna handitzeko. Recambios Marinosetik honakoa baieztatzen dute “zerbitzuak hobetzeko aurreikuspenak betetzeaz gain, azpimarragarria da stockaren kontrola; biltegi automatikoan ditugun gure ia 25.000 erreferentziena”.