A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa


                                 Jarri gurekin harremanetan

Jarri gurekin harremanetan

SAPLEX

SAPLEX enpresak, Merkadonaren barne hornitzailea, zabor poltsak ekoitzi eta saltzen espezializatutako enpresa, bere biltegi adimendun berria estreinatzen du Canovellesen (Bartzelona). ULMA Handling Systemsek diseinatu eta garatutako soluzioari esker, enpresako prozesu logistiko guztiak automatizatu dira, produkzio lineako amaieratik merkantzia bidaltzen den prozesura arte.

Biltegi berriak hobekuntza nabarmenak ekarri dizkigu, orden, trazabilitate, denbora eta espazioari dagokionez, lan baldintza ergonomiko eta seguruagoak sortuz
Josep Roig SAPLEXeko logistika arduraduna

Beharra

Proiektu honek bi helburu nagusiri erantzuten dio: Enpresaren logistika prozesuak hobetzea, produkzioaren amaierako fasetik hasi eta eskaerak prestazeko sistemak automatizatu arte, eta bestalde, langileen lan baldintzak hobetzea postu ergonomikoagoak sortuz.

 

 

Proposatutako soluzioa

ULMAren soluzioak 5 ibilgailuz osatutako paleten shuttle sistema du. Honi esker, biltegiratze automatikoko sistema, sekuentziazio edo materialen bufferra eta eskaerak prestatzeko sistema automatizatu dira. Biltegiko edozein konfiguraziotara hobekien egokitzeko aukera eskaintzen duen irtenbidea da, biltegiaren bolumena ahalik eta gehien aprobetxatuz, eta sistema konpaktu estandarrarekin alderatuta fluxu denborak murriztuz.

Merkantziaren barne garraioa AGV (Automated Guide Vehicle) sistemarekin egiten da. Laser bidez gidatzen den ibilgailua da, biltegi barruko metaketa leku eta helbide askotara garraiatzeko aukera eskaintzen duena. Horrez gain, komunikazioa eta datu-trukea haririk gabeko sarearen (WIFI) bidez egiten da, merkantziaren trazabilitatearen kontrol zorrotza ahalbidetuz.

Sistema logistiko berri honek 1.250 m2-ko azalera du, 15 metroko altuera eta 3.200 palet baino gehiagotarako edukiera.

Emaitza

Biltegi adimendunari esker, SAPLEXek hobekuntza nabarmenak lortu ditu bere prozesu logistikoen efizientzian, zehaztasunean eta errentagarritasunean, eta eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan martxan dago.

Saplex - AGV Automated Guided Vehicle
Saplex
Shuttle sistema Saplex-en ULMA-ren Pallet Shuttle sistema

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa
close overlay