Jarri gurekin harremanetan

FSS-SQS
FSS-SQS
FSS-SQS FSS/SQS - Abiadura eta eraginkortasun logistikoa FSS/SQS - Kontrol-teknika aurreratuak FSS/SQS - Eskabideak prestatzeko sistema automatikoak

ABIADURA ETA ERAGINKORTASUN LOGISTIKOA

FSS/SQS sistemak ULMA-DAIFUKUren azken belaunaldiko sistemak dira, eta material arin eta kontsumo baxuko motorrekin diseinatuta daude, energia birsortzeko

Ekipamendua masta bikoitzarekin diseinatuta daude, eta korridore baten barruan, horizontalki, beheko eta goiko errail batetik mugitzen den robot bat du. Horrez gain, bertikalki ere mugi daiteke, apal baten aurrean jartzeko, ateragailu baten bidez zama sartzeko edo ateratzeko.

Bere diseinuari esker, produktuak aldi berean kargatu eta deskargatu daitezke. Horrela, orduko 300 kutxa baino gehiago kudea daitezke.

Robotaren ateratzeko sistemak urkila bikoitza du, eta urkila berriro kokatzeko metodo bat du, produktuak hobeto taldekatzeko. Bestalde, zama astiro uzten duten uhal-garraiatzaileak ditu, sarrerak eta irteerak aldi berean egiteko.

ONURAK

  • Abiadura
  • Fidagarritasuna
  • Biltegiratze trinkoa
  • Isila
  • Kontrol-teknika aurreratuak

Gure produktuei buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, jar zaitez gurekin kontaktuan.