Jarri gurekin harremanetan

Pick to Voice
Pick to Voice
Pick to Voice

Picking lan erosoa, malgua eta ergonomikoa bermatuz

Eskuak libre izateko aukera ematen du, produktuak modu erosoan manipulatzeko

Pick to Voice sistemaren bidez ahots-mezuak heltzen zaizkio langileari entzungailuen bidez, eta mikrofonoaren bidez berresten dira lanak.

Malgutasunik handiena lortzen da, inprimatutako zerrendak erabili behar izan gabe, eta eskabideak prestatzeko prozesua hobetzen da. Bestalde, aginduak edozein unetan alda daitezke.

Pick to Voice ohiko metodoak baino eraginkorragoa eta azkarragoa den sistema da, eta langileen eta biltegiko administrazio-sistemen arteko zuzeneko komunikazioa egin daiteke.

ONURAK

  • Eskuak libre izateak produktibitatea handitzen laguntzen du
  • Ez dago errorerik
  • Denbora errealean jakiten da zein den prestaketaren egoera
  • Langile batek baino gehiago gai berarekin lan egin dezakete aldi berean
  • Picking eragiketak egin daitezke eskularruak erabili behar diren inguruetan (zama astunak/hotzeko inguruak...)
  • Egiten ari den lanean arreta jartzeko aukera ematen du, ez dagoelako zerrendarik edo display-rik begiratzeko
  • Malgutasuna
  • Erraz ikasten da

Pick to Voice edo gure beste produktuei buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, jar zaitez gurekin kontaktuan.