Jarri gurekin harremanetan

Palet garraiatzailea
Palet garraiatzailea
Palet garraiatzailea Palet garraiatzailea - Garraio malgu eta eraginkorra Palet garraiatzailea - Etekin handia Palet garraiatzailea - Garraio automatikoa

Garraio malgu eta eraginkorra egiteko aukera ematen dute distantzia luzeetan

Palet garraiatzaileak katezkoak edo arrabolezkoak izan daitezke, eta 1.500 kg arteko karga-unitateetarako diseinatuta daude

ULMAren palet garraiatzaileek moduluzko diseinua dute, eta egiturazko profilean fidagarritasun handia duten osagaiekin fabrikatuta daude, altueran erregulagarriak diren oinekin. Garraioa bide osoan gidatutako arrabol-kate bikoitzaren bidez egiten da.

Gure garraiatzaileek estandarizaziorik handieneko diseinua dute, eta horri esker, fidagarritasuna handiagoa eta entrega-epeak laburragoak.

ULMAren garraiatzaileak kalitatezko estandar zorrotzekin fabrikatuta daude prozesu eta osagai guztietan.

ONURAK

  • Malgutasun handia
  • Aukera zabala, funtzionalitate guztietarako, baina muturreko giroetarako ere
  • Sendotasuna, balio-bizitza luzea
  • Mantentze erraza
  • Zarata txikia
  • Erraztasuna osagarriak muntatzeko (topeak, fotozelulak...)
  • Babes-elementuak segurtasun-arautegiaren arabera.
  • Etekin handia
  • Aurreinstalazio elektrikoa C-Boxera konexio azkarrekin konektatzeko

Gure produktuei buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, jar zaitez gurekin kontaktuan.