A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

ULMAK INDUSTRY 4.0 IRAULTZAREN ETORKIZUNEAN SINESTEN DU

ULMAK INDUSTRY 4.0 IRAULTZAREN ETORKIZUNEAN SINESTEN DU
< Itzuli
Etengabeko berrikuntza estrategian buru-belarri, ULMA Handling Systemsek ateak ireki dizkio INDUSTRY 4.0 iraultza berriari. Etorkizuneko industria gisa aurkezten den iraultza honetan informazio teknologien (IT) mundu birtuala, makinen mundu fisikoa eta Internet bat bihurtzen dira.

Teknologia Zentroekin elkarlanean, ULMA Handling Systems INDUSTRY 4.0 zigilua duten hainbat proiektu garatzen ari da gaur egun. Pertsona-Makina lankidetza bidezko sistemak sortzera bideratutako proiektuak edo biltegi inteligenteek sortutako datu kopuru handia erabaki egokiak hartzeko informazio erabilgarri eta baliotsu bilakatzeko analisi softwareak garatzeko proiektuak. Proiektu hauek, denbora errealean monitorizatu eta eragin-trukea izateko aukera eskainiko dute, ekoizpenean eta prozesu logistikoen efizientzian abantaila nabarmenak lortuz.

Roberto Arriaranek, ULMA Handling Systemseko Berrikuntza Zuzendariak, baieztatzen du “industria iraultza berri honen erronka; produktu, makina, balio-kate eta negozioen digitalizazio eta loturatik datorrela, TIC-ak prozesu logistiko guztian digitalizatu eta integratzeko aukera eskaintzen baitute“. “INDUSTRY 4.0-k gure enpresa informazio klabea kudeatuz enpresa inteligente bihurtzea esan nahi du, emaitzarik onenak lortzeko eta zuzenean bezeroari eskaintzen diogun zerbitzuaren kalitatea hobetzeko“ gehitu du Arriaranek.

INDUSTRY 4.0 balio katea antolatzeko modu berri bat da. Helburua “smart warehous- logistika barneko soluzio“ kopuru handi bat martxan jartzea da, prozesu logistiko eta beharretara hobeto egokitzeko gaitasuna dutenak eta baliabideak eraginkorrago izendatzen dituztenak.

Kontaktatu gaitzazu proiektua gehiago ezagutzeko!

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu
close overlay