Hornitzaileen jarduna ebaluatzeko komunikazioa
ULMA Handling Systems-ek (UHS) hornitzaileen errendimenduaren ebaluazio sistematikoa egiten du, honako helburu hauekin:
- Hornitutako produktuak eta zerbitzuak ezarritako kalitate-, epe-, kostu- eta segurtasun‑eskakizunak betetzen direla bermatzea.
- UHSren eta hornitzaileen arteko hobekuntza‑aukera bateratuak identifikatzea.
- Hornikuntza‑katearen jarraitutasuna, fidagarritasuna eta lehiakortasuna bermatzea.
Prozesu hau urtero aplikatzen da, eta enpresaren Hornitzaileen Errendimenduaren Ebaluazioari buruzko Instrukzioan ezarritakoaren arabera dokumentatzen da.
Ebaluaketa ondorengo pausuak jarraituz egiten da:
Urtero, UHSk bere hornitzaileen piramidea aztertzen du eta adierazgarritasun edo kritikotasun handiagoa duten hornitzaileak hautatzen ditu, honako irizpide hauetan oinarrituta:
- Urteko fakturazio maila
- Horniduraren eragina proiektuetan edo bezeroetan
- Produktu edo zerbitzuaren izaera
Hornitzaileen errendimendua honako eremu hauetan baloratzen da:
- Produktu/Zerbitzuaren kalitatea
- Kalitate‑estandarren betetzea
- Hobekuntzarako tresnen existentzia
- Arazoak konpontzeko gaitasuna
- Epemugen betetzea
- Adostutako epeen barruan entrega
- Premia berezien aurrean malgutasuna
- Lehiakortasuna eta zerbitzua
- Lehiakortasun teknikoa eta komertziala
- Berrikuntza eta gaitasun teknologikoa
- Aldaketa eskaeren aurrean erantzuteko gaitasuna
- Kostuak eta baldintza kontraktualak
- Baldintzen argitasuna
- Kostuaren eta kalitatearen arteko koherentzia
- Malgutasuna egokitzapen edo hobekuntza proposamenetan
- Arriskuen kudeaketa
- Arriskuak aurreikusteko, kudeatzeko eta arintzeko gaitasuna
- Kontingentzia‑planen existentzia
- Ingurumena, segurtasuna eta prebentzioa
- Ingurumen eta segurtasun legedia betetzea
- Beharrezko dokumentazio legala entregatzea
- Hornidura seguru eta arauzkoak bermatzea
Galdera bakoitza 0 (oso eskasa) eta 5 (bikaina) arteko balorazioarekin puntuatzen da.
Puntuazioen baturan emaitzak hornitzaileen kategoriak ezartzen du:
|
Puntuazioa |
Sailkapena |
Interpretazioa |
|
51–70 |
Bikaina |
Baldintzak betetzen ditu |
|
31–50 |
Egokia |
Betetze egokia |
|
18–30 |
Hobetzekoa |
Hobekuntza‑ekintzak behar dira |
Emaitzak lortuta, UHSk txosten indibidualizatua prestatzen du sailkapena hobetzekoa izan duten hornitzaileentzat, puntu gutxien izan dituzten arloetan hobekuntza‑ekintzak ezartzea eskatuz.
Txosten hori posta elektronikoz bidaltzen zaie hornitzaileei.
Ebaluazioarekin lotutako informazio eta dokumentazio guztia modu seguruan gordetzen da enpresak ezarritako barne‑errepositorioan eta indarrean dagoen jarraibidearen arabera.