The harmonius
control of intralogistics.
We handle your success
Gure ingeniaritza intralogistikako soluzioek proiektu baten alderdi guztiak lotzen dituzte modu harmonikoan eta orokorrean.
Ordenan, ekintzen zehaztasunean, prozesu batean esku hartzen duten faktore edo eragileen antolaketa osoan harmonia handia dago. Kontrolak konplexua dena erraz bihurtzen du, kaotikoa aurresangarri, aldakorra zehatza bihurtzen du.
Eta hori da ULMA Handling Systems enpresaren soluzio intralogistikoen oinarrizko printzipioa. Gure lan egiteko modua oinarritzen den eta gure bezeroentzako ingeniaritza intralogistikako soluzio bereziak sortzera bultzatzen gaituen funtsa.
Kontrola adimena da, eta baita sormena ere: berrikuntzak, egiten dituzun gauzetan izaten duzun kontrol oso batetik sortzen dira. Eta konfiantza ere bada. Epea betetzean duzun konfiantza. Eta denak espero zenuen moduan funtzionatuko duela.
Hori da ULMA Handling Systems enpresan egiten duguna. Zuretzat.

A singular intralogistics engineering
A singular style
Estilo berezia, non gure jarrera adierazpena den, buru sortzaile eta adimendunak, eta etorri teknologikokoa, soluzio intralogistiko berezirik onenak sortzeko.
Eta talde paregabea, soluzio pertsonalizatu eta malguak eskaintzen dituena, zure prozesu intralogistikoak % 100 eraginkorrak eta errentagarriak izan daitezen.
Ingeniaritzaren boterea + sormenaren ikuspegia. Soluzio eraginkorrak eta abangoardiakoak bilatzen dituzten bezeroentzat.
We handle your succes
Europan eta Latinoamerikan gaude
400
profesional baino gehiago
30 urte de
baino gehiagoko esperientzia
24 irduko zerbitzua,
365 egunetan
Sormena, beste modu batera pentsatzea da.
Berrikuntza, gauzak beste modu batera egitea da.

Hasi ginenetik etengabe ari gara lankidetzan Japoniako DAIFUKU enpresarekin, sektorean munduko liderra dena.
daifuku.comSinergiak bateratzea
ULMA Handling Systems-en ingeniaritza intralogistiko integral gisa garatzen dugu gure jarduera, eta ongi egokituta dagoen logistika-teknologia eskaintzen dugu, gure bezeroek arrakasta izan dezaten. Eta horretarako, sektoreko munduko liderra den enpresarekin etengabe ari gara lankidetzan, DAIFUKU enpresarekin hain zuzen ere.
Aliantza honi esker, ezagutzak, esperientziak, taldeak eta sistemak trukatu zizkioten elkarri. Horien artean, barne hartzen dira automatizazio produktuak, Fabrikazio eta Banaketa Automatikorako (FA/DA) eta Baggage Handling-eko soluzioak.

Caring for
the future.
Pertsonak babestea eta gure ingurua zaintzea dira kooperatiba gisa ditugun erantzukizunak.
Gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-konpromisoa mantentzen dugu.
Pertsonak
ULMAn gizarte emankorragoa, bidezkoagoa eta osasungarriagoa sortzen lagundu nahi dugu, bai gaur egungo belaunaldietarako, bai etorkizunekoetarako. Gure giza kapitala gure aktibo nagusia da, eta haren segurtasuna eta osasuna gure lehentasunezko interesa. Gure esfortzuak bateratzen ditugu, laneko giroa hobetzeko. Horrela, osasunaren eta pertsonen osotasun fisikoaren arloetan lan egiten dugu bereziki.
Eta iraunkortasuna
Arrakasta ekonomikoa gizarte-ongizatearekin eta ingurumenaren iraunkortasunarekin bateratu behar dugu. Horretarako, kudeaketa proaktiboaz baliatzen gara, ingurumen-irizpideak proiektuaren diseinuan eta ezarpenean integratzeko, bere bizitza-ziklo osoan. Horrez gain, material birziklagarriak erabiltzen ditugu ekipamenduak diseinatzeko, berreskuratze-ehuneko handia dutelako.
Industry 4.0:
industriaren etorkizuna
35 urte baino gehiagoko ingeniaritza sortzailea.
Ibilbide luzea lortu dugu gure bezeroekin eta berrikuntzarekin luzaroan eutsi diogulako gure konpromisoari. Horrela egin dugu aurrera. Eta horrela hartzen diegu aurre etorkizuneko sistema intralogistikoei.