Aireportuak
Bagajeen tratamendurako sistema integralak diseinatzen eta garatzen ditugu. Esperientzia asko dugu sektore honetan, eta edozein aireporturen premia funtzionaletara egokitzen diren askotariko produktuak eta soluzio modularrak eskaintzen ditugu.
Gure soluzioak bezero bakoitzaren premia espezifikoetara egokitzen dira, eta aireportu txikietan nahiz nazioarteko aireportu ospetsuetan eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Balio-kate osoa barne hartzen duten soluzio logistiko integralak eskaintzen ditugu, prozesu logistikoaren sistema diseinatzetik, fakturatzeko eta garraiatzeko ekipamenduak eta ikuskatzeko, biltegiratzeko eta sailkatzeko sistemak diseinatzera arte.

Bagajea garraiatzeko eta sailkatzeko soluzioak
Gure produktuen eskaintza oso zabala da: bagajea fakturatzeko, garraiatzeko eta biltzeko sistemetatik ikuskapen, biltegiratze eta sailkapen sistemetara
Informazio gehiago