A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

Etxearekin lotutako produktuen eskaria nabarmen handitu da, bai online, bai denda fisikoetan. Horren ondorioz, stockaren haustura eta hornidura-zailtasun larriak izan dira burdindegiek eta brikolaje-zentroek merkaturatutako produktu askotan.

Sektoreak bi helburu nagusi ditu aurrez aurre: batetik, produktuen hornidura bermatzea bezero eta profesional guztiei, eta, bestetik, prozesuak digitalizatzea eta automatizatzea.

Produktuok pisu, bolumen eta morfologia oso heterogeneoak izaten dituzte, eta entregetan botila-lepoak ez ezik atzerapenak ere izaten dira. Zer egin dezakete sektoreko eragileek eta barne-logistikako ingeniaritza-enpresek egoera hobetzeko?

Burdineria eta brikolajea sektoreko joerak:

  • Komunikazio-kanal berriak bezeroaren (burdindegi- eta brikolaje-sektorea) eta hornitzailearen (logistika- eta garraio-zerbitzuak) artean, plangintza eta aurreikuspenak egiteko
  • Dendak eta prozesuak digitalizatzea
  • Prozesu logistikoak automatizatzea, eskariaren gorabeherei aurre egiteko

ULMAren biltegiratze automatikoko sistemek soluzio ezin hobea eskaintzen diote materialak kudeatzeko sistema konplexuari eta parametro oso garrantzitsutzat jotzen ditu produktuaren kalitatea eta zerbitzua.

Alatz Larrañaga
Alatz Larrañaga Services Zuzendari Komertziala

Burdindegi- eta brikolaje-sektoreko enpresetan, produkturik onenaren kalitaterik onena ahalik eta denbora laburrenean eta preziorik onenean eskaintzeko gai direnek eskuratzen dute arrakasta. Ekuazioa erraza da ulertzen, eta, hala ere, ezinezkoa da lortzea teknologia berriak aplikatu gabe. Teknologia horiek hornikuntza-kate osoa zeharkatzen dute, ekoizpen-fasea hasi aurretik, harik eta produktua bezeroen eskuetan ipini arte.

  • Biltegi automatizatuak, materialak palet, kutxa edo kubetan atonduta, eta, hala, prozesuen efizientzia maximizatuz
  • Soluzio erabat automatizatuak edo erdi-automatizatuak, enpresa bakoitzaren beharren arabera
  • Etorkizunean hazteko gaitasuna, soluzio eskalagarriei esker
  • Sistema malguak eskaerak prestatzeko
  • Segurtasuna eta ergonomia lanpostuetan
  • Paletizatzeko eta despaletizatzeko robotak
  • Garraio automatikoko sistemak: STV (Sorting Transfer Vehicle) eta AGV (Automated Guided Vehicles), besteak beste
  • u·mind unibertsoari esker, sinplifikatu eta optimizatu egingo da kudeaketa, eta lortutako sofistikazioa lagungarri izango zaie industria-enpresei gestiorako, ekoizpena eta barne-logistika konektatuko baititu
  • Instalazioa denbora errealean monitorizatzea u·mind Sentinel baliatuz

Burdineria eta brikolajea sektorerako soluzioak

hotspots
Salgaiak jasotzea

Salgaiak jasotzea:

Hornitzaileengandik eta/edo produkzio-sailetik salgaiak jasotzea:

Behar izanez gero, salgaiak despaletizatzea:

1
2
3
4
5
6
  1. 1. Salgaiak jasotzea:

    Hornitzaileengandik eta/edo produkzio-sailetik salgaiak jasotzea:

    Behar izanez gero, salgaiak despaletizatzea:

  2. 2.

  3. 3.

  4. 4.

  5. 5.

  6. 6.

Ezagutu gure kasu arrakastatsuetako batzuk

BELENUS

BELENUS

Belenusek goi errendimenduko banaketa zentro bat dauka biltegiratze automatikoari esker

Informazio gehiago >
EHLIS

EHLIS

Ehlis enpresak automatizazioari ateak zabaldi dizkio ULMA Handling Systems-en eskutik

Informazio gehiago >
AMIG

AMIG

Automatizazio logistikoaren abangoardian

Informazio gehiago >