A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa


                                 Jarri gurekin harremanetan

Jarri gurekin harremanetan

ULMA Handling Systemsen erreferentzia anitzeko paletizatzaile berria

IK PAL robotak hainbat abantaila ditu, eta hori dela eta, sistema erreferentea da edozein zamatako paletizazio bikainerako, edozein dela produktuen morfologia. Erreferentzia anitzeko paletizatze automatikoa modu azkar eta eraginkorrean egiteko aukera ematen du.

Sistema lerdentasun handiko produktuak paletizatzeko diseinatuta dago, hala nola freskagarriak, ur mineralak eta abar. Orduko 600 zikloak gainditzen dituzten mugimenduak egiteko gai da.

IK PAL robotak zenbait produktu aldi berean modu harmonikoan manipula ditzake, eta kartoiak automatikoki jartzen ditu, manipulazio harmoniko eta segurua egiteko aukera ematen duten elementuak diseinatuz.

Eskabideak prestatzeko sistema zehatza bermatzeaz gain, IK PAL robotak paketatze-prozesua lanpostu bakar batean sinkronizatzeko aukera ematen du, sortutako paletei zurruntasun handiagoa bermatuz, eta paketatzera eramatean gerta daitezkeen produktuen erorketengatiko gorabehera kopuru txikiagoa ziurtatuz.

IK PAL robot sistema berriak esanahi diferentziala ekartzen du merkatuaren eskaintzarekiko, paletizatzeko produktuaren moldakortasunari, eskabideak prestatzeko prozesuan fluxu handia lortzeari eta paletizatze-sistema modu sinkronizatuan egiteari dagokienez.

ONURAK

  • Fidagarritasuna
  • Dendaren araberako eskabideen prestaketa zehatza, berritze-maparen arabera
  • Produktuen egonkortasuna
  • Betetze-maila egokia
  • Zehaztasuna produktuen kokapenean
  • Elementu lerdenen manipulazioa
  • Diseinu berezia jarduera azkar eta segururako

Gure produktuei buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, jar zaitez gurekin kontaktuan.

IK PAL robota - Eskabideak prestatzeko sistema automatikoak
IK PAL robota - Paletizazio bikaina
IK PAL robota - Erreferentzia anitzeko paletizatzaile berria Robot IK PAL: Azkartasuna, eraginkortasuna, malgutasuna

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa
close overlay