A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa


                                 Jarri gurekin harremanetan

Jarri gurekin harremanetan

Sorting Transfer Vehicle (STV) fidagarritasunarengatik eta azkartasunarengatik nabarmentzen den garraio-sistema adimenduna da, orduko 800 transferentzia egin ditzake

Garraio-sistema adimendun hauek nabarmen handitzen dute produktibitatea, ekoizpenetik eskabideak prestatu arte prozesuetan behar diren kadentzia eta fluxuak mantenduz. Sistema hauek sailkatzeko eta biltzeko gaitasunarengatik nabarmentzen dira, eta hainbat estaziotan erabil daitezke.

Garraio-sistema adimenduna (STV) aluminiozko errailen gainean mugitzen da. Errail horiek begizta formakoak (loop) edo lerro zuzenekoak izan daitezke, eta orduko 800 transferentzia arte egiteko gai da. Transferentziako mekanismoa arrabolezkoa edo katezkoa izan daiteke.

Beste garraio-sistema batzuen aurrean, STVen abantaila nagusiak hauek dira: fidagarritasuna eta erredundantzia (ibilgailua matxuratzen bada, sistemak lanean jarraitzen du), abiadura handiak, kadentzia handia eta malgutasuna etorkizuneko handitzeetarako.

Kontrol autonomo adimendunaren bidez, ibilgailuek ez dute inoiz talka egiten euren artean, beste ibilgailuak zehazki non kokatuta dauden badakitelako.

Soluzio malgua da, eta eskalagarritasun handia izan dezake, bezeroaren behar jakinetara egokituz. Produkzio-fluxu handia bermatzen du, zenbait ibilgailu automatiko aldi berean erabiliz.

ONURAK

  • Malgutasuna
  • Ekologikoa: Energia berritzeko sistema
  • Diseinu arina eta kontsumo txikiagoa
  • Abiadura
  • Fidagarritasuna
  • Isila
  • Azeleratzeko eta galgatzeko kurbak, teknika aurreratuekin

Gure produktuei buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, jar zaitez gurekin kontaktuan.

STV - Garraio sistema adimenduna STV - Ekologikoa: Energia berritzeko sistema
Sorting Transfer Vehicle (STV) - Garraio automatikoa
STV transporte automatikoa Sorting Transfer Vehicle

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa
close overlay