Jarri gurekin harremanetan

Alfaro Brakes automatizazio logistikora batu da
Alfaro Brakes automatizazio logistikora batu da
Alfaro Brakes automatizazio logistikora batu da

2017-02-02

ALFARO BRAKES, AUTOMOBILTINTZAKO OSAGAIEN FABRIKATZAILEAK, ULMA AUKERATU DU BERE BILTEGIA AUTOMATIZATZEKO

Alfaro Brakes erakundeak, balazta, direkzio eta suspentsio osagaietarako enpresa nagusienak, biltegi automatizatu bat izango du Alfaroko (Errioxa) bere lantokian ULMA Handling Systemsek garatutako proiektuari esker

Alfaro Brakes-ek esperientzia handia du produktu aitzindarien garapenean, produktuen kalitateari harreta berezia jarriz eta merkatuari berrikuntza eskainiz. Bere ibilbideari esker segurtasun eta iraunkortasunean izen ona dauka, hori dela eta, Alfaron, Errioxa, daukan lantokia automatizatzea erabaki du.

ULMAk garatuko duen automatizazio logistikoari esker, Alfaro Brakes enpresak bere prozesu logistikoko produktibitatea areagotu, eraginkortasuna optimizatu, produktuen trazabilitatea hobetu eta ondorioz, bezeroei eskaintzen dien zerbitzua hobetu egingo ditu.

ULMAk biltegiratzea automatizatzeko irtenbide bat garatuko du: paleta eta bandejen garabipilatzaileek kudeatutako biltegi automatizatua. Hori izango da automozioko osagaien fabrikatzaileak lanerako edukiko duen irtenbide berria ULMA Handling Systemsek proiektua bere osotasunean garatutakoan. Prozesu logistikoa osatzeko picking postuak ere izango ditu Alfaro Brakesek, eskaerak modu azkar eta eraginkorrean prestatu ahla izateko.