Jarri gurekin harremanetan

All4Pack Paris 2016 azoka
All4Pack Paris 2016 azoka
All4Pack Paris 2016 azoka

2016-09-22

ULMA-REN ESTANDA AUTOMATIZAZIO LOGISTIKOAREN ELKARGUNEA IZANGO DA ALL4PACK (MANUTENTION ET EMBALLAGE) AZOKAN

ULMA beste behin ere All4Pack Paris 2016 azokan izango da automatizazio logistikoko bere soluzio berritzaileak aurkezten

ULMA Handling Systemsek berriro parte hartuko du Manutention Et Emballage 2016 azokan, egun All4Pack Paris izenez ezagutzen dena, eta azaroaren 14tik 17ra bitartean egingo dena Paris Nord Villepinte erakustazokan. Azokan packaging, processing, printing eta Handling sektoreko enpresa nagusiak elkartuko dira. ULMAk azken honetan aurkeztuko ditu ingeniaritza logistikoko bere soluzioak, eskaerak prestatu eta biltegiratze robotizatura bideratutakoak.

Azokara doazen profesionalek ULMAk eskaintzen dituen soluzio automatikoak eta ingeniaritza logistikoko enpresak garatu dituen kasu arrakastatsuak ezagutzeko aukera izango dute.

Horrez gain, azaroan beste logistika hitzordu garrantzitsu batean izango da ULMA: LOGISTICS 2016, berau azaroaren 23an eta 24an egingo da IFEMA erakustazokan, Madril.

Manutentzioko gure estanda bisitatzera gonbidatzen zaitugu!

ULMA Handling Systems, HALL 6 – Stand C 109