A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

ANNABAKO (ALJERIA) NAZIOARTEKO AIREPORTUAK ULMA HANDLING SYSTEMSEN EKIPAIAK TRATATZEKO SISTEMA BERRIA IZANGO DU

ANNABAKO (ALJERIA) NAZIOARTEKO AIREPORTUAK ULMA HANDLING SYSTEMSEN EKIPAIAK TRATATZEKO SISTEMA BERRIA IZANGO DU
< Itzuli
Ingeniaritza logistikoak Annabako (Aljeria) Aireportuko Terminal berriko ekipaiak tratatzeko sistemak diseinatu, hornitu, instalatu eta martxan jarriko ditu. Horrekin batera, SCADA sistema propioa ere garatuko du, aireportuko prozesu logistiko guztia monitoritzatzea ahalbidetuko duena

ULMAk Afrikako herrialdean zabaltzeko estrategiarekin jarraitzen du sistema logistiko osoa garatzeko aukera eskaintzen dion esleipen berriarekin. Ingeniaritza logistikoak aljeriar herrialdean egiten duen lehen proiektua da, zalantzarik gabe, Aljerian eta herrialde mugakideetan aurreikusten diren proiektu berrietan sartzeko aukera emango diona.

ULMAk ezarriko duen Baggage Handling soluzioak irteeretarako sistema bat dauka; fakturatzeko hamaika mostradorerekin, 2 ikuskatze zirkuitu eta ekipaiak jasotzeko bi eratze karrusel, “o“ forman.

Horrez gain, ULMAk iriste sistema ere ekipatuko du, bi area desberdinetan banatuta egongo dena: hauetako bat, barne-hegaldietako ekipaiak kudeatzeko erabiliko da, L formako gainjarritako lama karrusel bat izango du eta elikatze línea propioa ere izango du. Bestea, nazioarteko hegaldietako ekipaietarako erabiliko da eta gainjarritako bi lama karrusel izango ditu, hauetako bat L forman eta bestea O forman. Iriste karruselak bezala, irteeretako karruselek ere beraien elikatze lineak izango dituzte.

Prozesu logistiko guztia ULMAren SCADA sistema propioak kudeatuko du, ekipaien prozesu logistiko guztiaren funtzionamendua monitorizatzea ahalbidetiko duena.

 

 

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu
close overlay