A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

ULMA HANDLING SYSTEMS AUKERATU DU BERRIZ APLI PAPER-EK

ULMA HANDLING SYSTEMS AUKERATU DU BERRIZ APLI PAPER-EK
< Itzuli
Papergintzako enpresak ULMAk garatutako sistema logistikoa ezarriko du

ULMAk Bartzelonako instalazioetan garatutako logistika automatizazio sistemaren arrakastaren ondoren, Apli Paper enpresak ULMAren esku utzi du berriz ere Frantziako banaketa zentroaren sistema logistikoaren garapen eta ezarpena.

Teknika berritzaile logistikoak erabiltzeak, bai hornikuntzen planifikazioan, bai garraioaren kudeaketan eta produktuen biltegiratzean, etengabeko hobekuntzan murgildu du Apli Paper enpresa, bere bezeroen asebetetzea lortzea, stock-a murriztea eta bere langileen ergonomia hobetzea helburu izanik.

ULMAk Frantzian garatuko duen proiektuak biltegiratze sistema eta karga arineko garraiatzailea izango ditu, zeinek 6 lanpostu konektatuko dituen. Era berean, picking sistema bat garatuko du eta bertan 4 picking cart egongo dira eskuragarri, eskabideen prestatzea eraginkorra eta azkarra izan dadin.

Apli Paper etiketen fabrikazioan eta papergintzako artikuluetan liderra da Espainiako merkatuan. Gainera bulego, informatika, etxean, enpresan eta eskoletako erabiltzaileen beharrak asetzen 80 urte baina gehiagoko esperientzia du.

Kontaktatu gaitzazu proiektua gehiago ezagutzeko!

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu
close overlay