A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

ULMA BAGGAGE HANDLING SYSTEMS SOLUZIOETARA BIDERATUTAKO 3 AZOKATAN EGONGO DA

ULMA BAGGAGE HANDLING SYSTEMS SOLUZIOETARA BIDERATUTAKO 3 AZOKATAN EGONGO DA
< Itzuli
ULMA Handling Systems 3 azokatan egongo da otsailean eta martxoan Baggage Handling sektorerako dituen soluzioak aurkezten Etiopian, Argentinan eta Stockholmen

2018ko otsailean eta martxoan ULMA Handling Systems 3 kontinentetan egongo da Baggage Handling Systems sektorera bideratutako 3 azoka desberdinetan parte hartuko duelako.

ULMAk Baggage Handlingerako dituen sistema integralak erakutsiko ditu edozein aireporturen behar zehatzetara egokitzen diren produktu gama zabalarekin eta soluzio modularrekin.

ULMAk Baggage Handlingeko soluzioak erakutsiko dituen lehen azoka “Africa Airport Expansion Summit“ azokaren seigarren edizioa izango da, Etiopian izango dena otsailaren 21ean eta 22an. Antolatzaileek baieztatzen dutenez “hazkunde azkarrena duten 10 abiazio merkatutatik 8 Afrikako kontinentean egongo dira 2034 urtean“. Gaur egun Afrikako aireportu gehienak bidaiari eta merkantzia zirkulazioan hazkundea jasaten ari dira.

Argentina izango da ULMA Handling Systemsek bidaiatuko duen hurrengo herrialdea. Baggage Handling Systems soluzioak aurkeztuko ditu “Latin American Airport Expansion Summit“ azokaren laugarren edizioan martxoaren 8an eta 9an .

Passenger Terminal Expo urteroko azoka izango da martxoan ULMAk parte hartuko duen azkena. Passenger Terminal Expo azokaren 21. Edizioa Stockholmen (Suedia) izango da martxoaren 20tik 22ra.

1998an lehenengo Passenger Terminal Expo egin zenetik, azoka urtero hazten joan da aireportuetako hornitzaileak aukeratzeko eragin gehien duen ekitaldia izatera iritsi arte. Azokako antolatzaileen arabera, Stockholm izango da sektoreko azken proiektuak, tendentziak eta garapenak ezagutzeko tokia. ULMAk 1425 standean erakutsiko ditu bere soluzioak.

 

  • Azoka hauetan bisitatu nahi bagaituzu, ez egin zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan!

 

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu
close overlay