A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

Baggage Handling soluzioan munduan zehar bidaiatzen

Baggage Handling soluzioan munduan zehar bidaiatzen
< Itzuli

Otsailean, martxoan eta apirilean, ULMA Handling Systems 3 azokatara joango da Baggage Handling sektorera bideratuta garatu dituen soluzioak aurkezteko. Ruandan, Londresen eta Brasilen izango dira azoka horiek

Urtearen lehen zati honetan, ULMA Handling Systemsek mundutik bidaiatuko du bere Baggage Handling soluzioak aurkezten. 3 kontinentetan egongo da ULMA Handling Systems, bere Baggage Handling sistema integralak ezagutarazten, zeinak aireportu guztien premia espezifikoetarako egokiak diren produktu eta soluzio modularren gama zabal bat daukan.

Africa Airport Expansion Summit“ azokaren zazpigarren edizioa izango da ULMAk bere Baggage Handling erakusteko erabiliko duen lehen azoka. Ruandan egingo da, otsailaren 25ean eta 26an. “Aire bidezko garraioa funtsezko bihurtu da lurralde batzuk, hala nola Afrikako kontinenteak, indartsuak izateko“, baieztatu du erakundeak, eta gaur egun Afrikako aireportu gehienak hazkundea esperimentatzen ari dira bidaiarien eta merkantzien trafiko bolumenean.

Urtero egin ohi den "Passenger Terminal Expo" azoka izango da ULMAk parte hartuko duen hurrengo azoka, eta martxoan izango da hori. Passenger Terminal Expo azokaren 22. edizioa Londresen egingo da, martxoaren 26tik 28ra bitartean.

Argentina izango da ULMA Handling Systemsek bere Baggage Handling Systems soluzioak aurkezteko bisitatuko duen azken herrialdea. Apirilaren 4an eta 5ean Argentinan egingo den “Latin American Airport Expansion Summit“ azokaren bosgarren edizioan egingo du aurkezpena. ULMAk 2095 standean jarriko ditu ikusgai bere soluzioak.

Azoketan bisitatu nahi bagaituzu, ez eduki zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan!

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu
close overlay