A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

Belenusek banaketa zentro automatizatua handituko duela iragarri du eta ULMA Handling Systemsengan konfiantza izango du berriro

 Belenusek banaketa zentro automatizatua handituko duela iragarri du eta ULMA Handling Systemsengan konfiantza izango du berriro
Belenusek banaketa zentro automatizatua handituko duela iragarri du eta ULMA Handling Systemsengan konfiantza izango du berriro
< Itzuli

Duela gutxi fabrikazio eremua handitu duenez, Belenusek bikoiztu egin du bere ekoizpen ahalmena. Sistema automatizatu berri baten proiektuaren helburua eskaerak prestatzeko eta bidaltzeko abiadura handitzea da.

"Ezin dut imajinatu gaurko Belenus, 20.000 bezero baino gehiagori arreta ematen diena eta 50.000 artikulu hornitzen dituena, horrelako automatizaziorik gabe".

Ézio Ruocco Jr, Belenuseko presidenteordea.


Belenusek, Brasilgo torloju, azkoin eta pieza berezien fabrikatzaile handienak, São Pauloko Vinhedoko banaketa zentroan bere biltegiratze eremu automatizatua handituko duela iragarri du. Proiektu horretarako, Brasilgo ekoizleak ULMA Handling Systemsengan konfiantza izan du. Belenuseko banaketa zentroa errendimendu handiko plataformatzat hartzen da bezeroek Brasilgo eta Mercosurreko lurralde osoan egiten dituzten eskaerei erantzuteko.

Belenusen lehen proiektua ULMA Handling Systemsek ezarri zuen 2004.urtean, eta biltegi automatizatua handitzeko, Belenusen ekoizpen ahalmena bikoiztea ahalbidetu zuten fabrikazio plantan egin berri diren inbertsioak hartu dira kontuan.

"Proiektu hau guztiz berritzailea izan zen metalgintzaren sektorean 2004.urtean, eta gure negozioaren hedapena bultzatzea zuen helburu, prozesuak optimizatuz, biltegiratze eremua areagotuz eta eskaeren prestaketa arinduz", adierazi du Ézio Ruocco Jr Belenuseko presidenteordeak. " Bigarren proiektu honetan, biltegi automatizatua handitzeak eskaerak prestatzeko eta bidaltzeko abiadura nabarmen handitzea ekarriko du, egungo eguneko 250 tonatik eguneko 400 tonara ".

Marcelo Bueno Latinoamerikako ULMA Handling Systemseko presidenteak nabarmendu duenez, Belenuseko eremu automatizatua handitzeak enpresak errendimendu handiko intralogistika batean inbertitzeko prest daudela erakusten du, laguntza teknologikoarekin, edozein egoera ekonomikotan lehiatzeko abantaila lortzeko. " Eta tradizionalki automatizazioan inbertitzen ez duten sektoreei zerbitzatzen dieten soluzioen garapenak ULMA zenbateraino dagoen sistema automatizatuen abangoardian erakusten du ".

Belenusek 30.000 palet eta 60.000 kubetentzako biltegia du gaur egun. Biltegi automatizatuaren handitze berriak paletak prestatzeko gaitasuna % 100 eta kubetena % 50 handituko du. Kubetak automatikoki biltegiratzeko ahalmena, Mini Load-ek kudeatua, % 40 handituko da, bi garabi pilatzaile berri instalatuz.

Proiektuak solairuarte bat instalatzea barne hartzen du, paleten azpisistemaren buruan eskaerak prestatzeko modua handitzeko, bai eta solairuarteen arteko lotura bat ere.

"Garabi pilatzaileen sistema ezinbestekoa da gure negozioaren arrakastarako. Helburua bezeroari ematen zaion zerbitzuan bikaintasuna lortzea da, produktuen biltegiratzean, bilketan eta bidalketan fluxu segurua, azkarra eta eraginkorra mantenduz", gaineratu du Belenuseko presidenteordeak. 

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu