A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

ULMAk hazten jarraitzen du Frantzian bertan duen filialarentzako zuzendari berriaren iritsierarekin

 ULMAk hazten jarraitzen du Frantzian bertan duen filialarentzako zuzendari berriaren iritsierarekin
ULMAk hazten jarraitzen du Frantzian bertan duen filialarentzako zuzendari berriaren iritsierarekin
< Itzuli
ULMA HANDLING SYSTEMSek Frantzian duen filialak zuzendari berria du pasa den abenduaz geroztik. David Garcia da zuzendari berria. Julian Garmendiak, aurretik Espainian postu hori zuenak, Frantzian jarraituko du izaten bere kargua, baina hemendik aurrera Garcia jaunarekin batera erantzukizunak partekatuta. Garcia jaunaren iritsierarekin asmoa da Frantziako filialaren hazkundeari eustea, azken bi urte hauetan hazkunde aurreikuspenak gainditu baititu. Filialak 29 langileri ematen die lana, salmentan, proiektu zuzendaritzan eta salmenta osteko zerbitzuan banatuta.

Garciak, funtsean, logistika munduan garatu du bere karrera profesionala, non azken 18 urte hauetan Soluzioen garapeneko aholkulari postua bete baitu barne logistikarako eta manutentziorako soluzio adimentsuen gama oso bat eskaintzen duen munduko lider batentzat, proiektuen definizioa bere gain hartuta batez ere Espainian eta Frantzian. 2014an eta 2015ean “giltza eskura“ erako ekipo logistikoen soluzio osoen definizioaz arduratu zen (informatika eta ekipoak) bere taldearentzat garrantzitsuak ziren bi proiektutan, La Redouteren banaketa zentro batean eta Carrefourren Drive eskarien bi zentrotan.

Garcia jaunak, beraz, esperientzia handia dauka ULMA HANDLING FRANCEren buruzagitza hartzen duenean. Taldea oso presente dago Frantziako banaketa handian eta marka nagusi gehienak ekipatzen ditu. Ezaguna da, bereziki, biltegiratze automatikoan, produktu fresko eta izoztuen banaketan eta produktu askoko eskari robotizatuen prestaketan duen esperientziagatik.

ULMA Handling Systems, presentzia handia Frantzian

20 urte dira Ulma Frantzian presente dagoela, 1998an lehen deposituak ezarri baitzituen bertan. Harrez gero, enpresak hazkunde erregularra eta etengabea eduki du. Garcia jaunaren hitzetan, “Frantzian, logistikako merkatua erabateko zabalkunde fasean dago. Asko dira merkatuko aktore gehienek abiarazitako proiektuak. Horregatik, ULMAk erronka gehiago ditu bere bezeroekin bere lehiakideekin baino, eta gure helburua da zerbitzu gero eta efizienteagoak eta gure bezeroentzat egokienak diren soluzioak ematea.

Logistikako espezialista Frantzian nabarmentzen da, baina baita Europa hegoalde osoan ere, banaketa handian zein nekazaritzako elikagaien sektorean eta tenperatura kontrolatuen eremuan. Hori dena arrazoi historikoengatik: Ulma izan zen Espainian sektore horiek automatizatzen hasi ziren lehen enpresetako bat. Eta munduan liderra den Daifuku japoniarrarekin batera egindako lan estrategikoari esker, abantaila teknologiko garrantzitsua eskuratu zuen garai hartan zituen lehiakideekiko.

Jardueraren hazkundea iragarki teknologikoei lotuta

Garcia jaunak hauxe dio bere iritsierari buruz: «Oso pozik nago ULMAri bere garapenean lagunduko diodalako orain. Nire iritsieraren helburua da egitura indartzea eta ekipoei eta salmenta osteko zerbitzuari laguntzea etorkizuneko proiektu ugarietan. Nekazaritzako elikagaien sektorean, banaketa handian eta tenperatura kontrolatuko sistemetan dugun lider posizioa sendotu nahi dugu, bai eta beste sektore batzuetan inbertitu ere, hala nola merkataritza elektronikoaren sektorean, esaterako».

ULMAk oso proiektu garrantzitsuak iragartzen ditu epe laburrera banaketa handiaren sektorean eta, bereziki, azalera handien hornidura sistemen ezarpenean. Erreferentzia askoren paletizazio automatikorako IKPAL robotak Frantzian garatzen dira supermerkatuetara bidaltzen diren paleak prestatzeko. Ulmak mota horretako proiektu ugari garatzen ditu Frantzian, eta bere robotek ezaugarri interesgarriak eta oso lehiakorrak dituzte. Garapen garrantzitsuak ere badaude bidean, U-Mind estiloan: programa logistikoen pakete bat da, abangoardiako teknologia batekin, lainoko funtzionaltasunetara lotuta eragiketen informazioa instalazioen bizi zikloaren gaineko informazioarekin batera prozesatu ahal izateko.

ULMA oso aktiboa da banaketa handiaren eremuan, baina industriaren eremuan ere bai. «Era berean, proiektuak ditugu bidean mantentze lanetarako ordezko piezak hornitzen dituen fabrikatzaileekin. Eremu delikatua da, zeren eta bere bezeroen eskariei azkar erantzun behar baitiete. Horrek eskatzen die stock handia, automatizatua eta modu egokian kudeatua edukitzea». ULMAk sistemak eta programa informatikoak hornitzen ditu.

Entzutea eta laguntzea

«Nire helburua da –esan du Garciak bukatzeko– merkatuaren eskariari eustea, betiko bezeroei erantzutzen jarraituta. Adi gaude eskatzen dituzten modernizazioei, behar dituzten mantentze lanei eta sistema berriei ere. Aurreikusita daukagu pertsonak kontratatzea sektore gakoetan ematen dugun erantzuna sendotzeko. Adibidez, gure Salmenta Osteko Zerbitzu informatikoa Frantzian dago, Donibane Lohizunen, eta eguneko 24 orduetan laguntza informatikoa ematen dihardu erabat. Normalean, gure lehiakideek ingelesez ematen dute zerbitzu hori. Guk frantsesez prestatzen dugu, uste dugulako gure bezeroek errazago izango dutela zerbitzua beren hizkuntzan jasotzea.

 

 

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu