Jarri gurekin harremanetan

Elkarlanerako robota
Elkarlanerako robota
Elkarlanerako robota Robot kolaboratiboa

2017-06-01

ULMA, IK4-TEKNIKER ETA EHU-UPV LEHENAK IZENDATU DITU EUROPEAN ROBOTICS CHALLENGES-EK ELKARLANERAKO LAN INGURUNEAREN PROIEKTUAN

ULMA Handling Systems, IK4-TEKNIKER (zentro teknologikoa) eta EHU-UPV unibertsitatea “stage 2”-ko irabazleak izan dira European Robotics Challenges-en arabera, INDUSTRY 4.0 iraultza berriko pertsona-makina elkarlanerako lan ingurunea erdietsiz eta lan ingurunean muga fisikoak ezabatuz. Garatutako proiektua “stage 2”-n lehena izendatua izan ondoren, ULMA, IK4-TEKNIKER eta EHU-UPV-ek Elkarlanerako Robota ingurune erreal batean txertatuko dute industrializazio prozesuan aurrerapenak egiteko

IK4-TEKNIKER-ek, EHU-UPV unibertsitateak eta ULMA Handling Systemsek garatutako proiektua EUROCen (European Robotics Challenges) aurkeztutako 15 proiektuen artean aukeratua izan da, eta “FLECOOP: banaketa zentroetan eskaerak prestatzeko elkarlanerako lan inguruneetako banakako picking sistema malgua” izeneko proiekturako partzuergo onenaren (RSAII) saria jaso dute.

Airbus edo Peugeot Citroën-en pareko enpresa ezagunek parte hartu dute. ULMA eta IK4-Tekniker 2015etik aritu dira proiektu honetan eta zenbait fase gainditu ondoren, azkeneko fasean, proposatutako prototipoa fisikoki garatu dute: Elkarlanerako Robota.

Hori eginda, banaketa zentroetan eskaerak prestatzeko pertsona-makina elkarlanerako lan ingurune batean, banakako picking sistema automatikoaren prototipoa prestatzea izan da erronka. Planteamendu nagusia robotek eta gizakiek lan ingurune bera partekatuko luketen irtenbide hibrido bat eskaintzea izan da, automatizazio handia eskainiz, lan eremua monitorizatuz eta uneoro lanpostuan segurtasuna eskainiz. Robotak darabiltzan objektuen detekzioa 2D eta 3D bisioaren bidez egiten da eta pick & place operazioak automatikoki manipulatzeko aukera eskaintzen du.

Gaur egun, robotak lan egiteko kontzeptu berri honen eta muga fisikorik gabeko robot-gizakien arteko elkarlanerako lan inguruneen eraginkortasuna, arrakasta eta bideragarritasuna ebaluatzeko aukera eskaintzen du. Ondorioz, akatsen kopurua, picking prozesuaren kostua eta beharrezkoa den espazioa murriztuko dira, robot bidezko irtenbide tradizionalekin konparatuta, lan baldintzak hobetuko dira, etab.