A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

ULMA Handling Systems ek HISPACK azokan parte hartuko du

ULMA Handling Systems ek HISPACK azokan parte hartuko du
< Itzuli
ULMA Handling Systemsek logistika automatizatuen sistema berritzaileak aurkeztuko ditu, apirilaren 21etik 24ra bitartean Bartzelonan izango den HISPACK ferian (3. aretoa, F645).

ULMA Handling Systemsek logistika automatizatuen sistema berritzaileak aurkeztuko ditu, apirilaren 21etik 24ra bitartean Bartzelonan izango den HISPACK ferian (3. aretoa, F645). Industria eta kontsumo sektoreetako hainbat ekoizle, fabrikatzaile eta banatzaileengana zuzenduriko biltegiratze automatiko herdoilgaitza eta paletizazio automatikoa aurketuzko ditu.

 

ULMAren biltegiratze automatikoko sistema herdoilgaitzak ezaugarri bereziak ditu, elikaduraren sektorera egokituak, eta horri esker prozesuen kalitatea hobetzen da eta bezeroen estruktura logistikoetara moldatzeko malgutasuna lortzen da. Sistemak, segurtasuna hobeto kontrolatzeko produktuen trazabilitatea eta kalitatea ezin hobeto segurtatzeaz gain, aukera ematen du elikagaiak prozesatzeko denborak murrizteko, eta, aldi berean, azken helmuga esleitzeko denbora atzeratzea ere ahalbidetzen du. Biltegiratze automatikorako sistemaren elementu guztiak material herdoilgaitzez diseinatu dira, korrosioa galarazteko, diseinu higieniko berezi baten bidez,elementu guztiak erraz garbitu ahal izateko eta, ondorioz, biltegiko produktuen kalitate egokia bermatzeko.

 

Sistemak segurtasunari buruzko arau eta direktibarik zorrotzenak betetzen ditu, bai mantentzeari buruzko FEM arauak, bai elikadura segurtasunerako HACCP direktibak. Halaber, ULMA Handling Systemsek paletizazio automatikorako aurkeztuko du, linea amaierako sistema gisa.

ULMAk robotikaren arloko partener onenak ditu eta ongi ezagutzen ditu materialen fluxua automatizatzeko sistemak; horrenbestez, Hornidura Katean eta Hotzeko Katean hobekuntza proiektuak garatzen ditu.

Kontaktatu gaitzazu!

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu
close overlay