Ibilgailuen industriako enpresa ezagun batek berriro ere ULMA aukeratu du nafarroako biltegia automatizatzeko

Cockpit-ak mihiztatzen espezializatutako enpresa alemaniarrak Iruñean duen produkzio-zentroaren biltegi automatikoaren ahalmena areagotuko du.
Enpresa horren lehenengo sistema automatikoa ere ULMA-k egin zuen, 2016an. Geroztik, automatizazio logistikoari esker, produktibitatea areagotu, produktuen trazabilitatea hobetu, prozesu logistikoaren efizientzia optimizatu eta, ondorioz, bezeroei eskainitako zerbitzua hobetu ahal izan dute.
Esperientzia horren ondoren, enpresak ULMA Handling Systems-en aldeko apustua egin du berriro ere, biltegi robotizatu berri bat garatzeko. Biltegi hori kudeatzeko, bi garabi pilatzaile mini-load eta biltegiaren bi eremuak batuko dituen garraio-sistema automatiko bat erabiliko dira. Biltegi automatiko berri horren funtzioa cockpit-ak mihiztatzeko kable-mahukak sekuentziatzea da.
Proiektua diseinatzeko, kontuan hartu dira ibilgailuen sektoreko (TIER) estandar altuak, kalitatea hobetzeko eta entrega-epeak murrizteko helburuarekin, baita osagaien hornidura-katearen tentsioa gutxitzeko eta produkzio eta entrega pertsonalizatuetara ondo egokitzeko asmoarekin ere.