A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

ULMA Handling Systems presente egongo da Intralogistics Europe-n

ULMA Handling Systems presente egongo da Intralogistics Europe-n
< Itzuli

INTRALOGISTICS Europe SITL 2019aren barruko atal bat da, eta ULMA Handling Systems bertan egongo da erakusle, “transport & logistics innovation week“ lemarekin

Martxoaren 26, 27 eta 28an SITL azoka egingo da Frantzian, Paris hirian. ULMA Handling Systems bertan egongo da.

Intralogistics Europe sektorean parte hartuko du ULMA Handling Systemsek, beste 500 erakusketari gehiagorekin, eta automatizazio intralogistiko integralean –eskarien harrera, biltegiratze automatizatua, garraioa, eskariak prestatzea eta eskariak bidaltzea– dituen soluzio guztiak erakutsiko dizkie azokara doazen bisitari guztiei.

H39 standean egongo da, eta enpresa bakoitzaren premien arabera eta enpresako fluxu prozesuen arabera diseinatzen dituen soluzio intralogistikoak aurkezteaz gain, ULMA Handling Systemsek biltegi automatiko batera eraman ahal izango ditu bere bisitariak, errealitate birtualari esker bidaia bat eginda. Bisitariek erabat automatizatuta dagoen banaketa zentro bat ikusi ahal izango dute, benetako bisita bat balitz moduan, ULMAren ingeniaritzak egindako lanari esker.

Ez izan zalantzarik eta bisitatu gaitzazu gure standean, ULMAren soluzioak bertatik bertara ezagutzeko!

SITL-INTRALOGISTICS 2019

1.Halla, H39 Standa

PARIS Porte de Versailles

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu
close overlay