Jarri gurekin harremanetan

Lilly berriz aukeratu du ULMA
Lilly berriz aukeratu du ULMA
Lilly berriz aukeratu du ULMA

2016-07-07

ULMA HANDLING SYSTEMS AUKERATU DU BERRIZ LILLY FARMAZEUTIKAK

Lilly farmazeutikak, Miebach Consulting-ekin batera, ULMA Handling Systems aukeratu du berriz bere sistema logistiko automatizatua handitzeko

Lilly-ren prozesu logistikoaren automatizazio proiektuaren ondoren, enpresa farmazeutikoak berriz aukeratu du ULMA garraio automatikoko sistema berria garatzeko. Sistema berri honek bere produktuen trazabilitatearen kudeaketa hobetzen lagunduko dio, produktibitatea handitzen eta distribuzio zerbitzua hobetzen.

Enpresa farmazeutikoak gela zuri bat eraiki du bere instalazioetan eta ondorioz, ULMA aukeratu du berriz bere garraio automatikoko sistema aldatzeko eta handitzeko. Sistema berri honek paleten garraio automatikoa eta gela zuriaren arteko lotura egingo du, bete behar dituen baldintza legal guztiak kontuan izanik uneoro. Handitze honek honakoa baimenduko dio Lilly farmazeutikari: bere bezeroei eskaintzen dien zerbitzua hobetzea, produktuen kalitatea bermatuz uneoro, baldintza legal guztiak betez.

Munduko hamar konpainia farmazeutiko liderretako bat da Lilly, eta bere lan-filosofia ikerketa- eta berrikuntza-lanetan oinarritzen du. Espainiar merkatuko multinazional bakarrenetariko bat da, farmakoak sortzeko prozesu guztia garatzeko gai dena, molekula berri bat azaltzen denetik farmaziako medikamentu bat bihurtzen den arte, horrek dakarren ikerkuntza, garapen, fabrikazio eta salmenta prozesuak kontutan izanik.