Jarri gurekin harremanetan

Mikel Altuna-Industry 4.0
Mikel Altuna-Industry 4.0
Mikel Altuna-Industry 4.0

2019-04-03

ULMA Handling Systems eragile aktiboa 4.0 INDUSTRIA garatzen

Mikel Altunak, ULMA Handling Systemseko berrikuntza zuzendariak, Deia egunkariak antolatutako mahai inguruan parte hartu du eremu desberdinetako profesionalekin etorkizunera begira 4.0 INDUSTRIAk irekitzen dituen aukerak aztertu eta eztabaidatzeko.

Industriaren eraldaketa digitalak, 4.0 Industria deitutakoak, teknologia digitalen eskutik datozen aldaketa batzuk onartzea dakar. Gaur egun industria erreminta digitalek zuzentzen duten eraldaketa prozesuan murgilduta dago, enpresaren estrategian zuzenean eragin dezaketenak.

Mikel Altunak, ULMAko berrikuntza zuzendariak, Industria 4.0 mahai inguruan parte hartu du; Manuel Baraza, Ibermaticako Industria, Energia eta Tresneria zuzendaria, David Villares, Quironsalud Bizkaia Ospitaleko erosketa arduraduna eta Aitor Cobanera, SPRIko Berrikuntza eta Teknologia zuzendariarekin batera.

ULMAk 4.0 Industria integratzen duten teknologien aldeko apustuari eusten dio, balioa sortzen duten erremintak baitira. “Aipatzen dugun eraldaketa harago doa, ez da teknologiak erabilita bakarrik etorriko, ikuspegi irekiago bat eduki behar da, negozioko ikuspegia” nabarmendu du Mikel Altunak.

“Eraldaketa digitalerako jauzia egin duten enpresek, baina soilik ikuspuntu teknologikoarekin, ez dute hobekuntza handirik lortuko”. “Akats handia da” baieztatu zuen Mikelek elkarrizketan.

Mahai inguruan parte hartu zuten lau pertsonak bat etorri ziren adieraztean 4.0 Industria barnean hartzen duten teknologia erreminta guztiak balioa ekartzen dutela. Argudiatu zuten teknologia horiek guztiak (robotika, datuen analisia, adimen artifiziala, teknologia kognitiboak, nanoteknologia) demokratizatu egin direla egun.

Logistika arloa eraldaketa digitalaren onuradun handietakoa da, edozein artikulu edo zerbitzu erosteko prozesuan egon den aldaketaren eraginez. Mikel Altunak hainbat adibide aipatu zituen: “produktu pertsonalizatuagoak nahi ditugu, unitarioagoak, denbora epeak laburragoak izan behar dira, bidalketa doan… Helburu horiek lortzeko argi dago logistika edo balio katean lan egin behar dela, bide horretan, teknologian oinarritu behar gara. Automatizazioa bezalako erremintak laguntza handikoak izan dira” baieztatzen du Mikelek.