A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

SALTO AUTOMATIZAZIO LOGISTIKORA BATU DA ULMA HANDLING SYSTEMS-EN ESKUTIK

SALTO AUTOMATIZAZIO LOGISTIKORA BATU DA ULMA HANDLING SYSTEMS-EN ESKUTIK
< Itzuli
ULMA Handling Systemsek automatikoki biltegiratzeko eta eskaerak prestatzeko irtenbide integrala diseinatu du sarbide-kontroletan liderra den SALTOren lantegian

Berrikuntza SALTOren etorkizunerako funtsezko faktoreetako bat izanik, sarbide-kontroletan liderra den enpresak, Oiartzunen (Gipuzkoa)dituen instalazioak automatizatzeko hautua egin du eta horrekin ULMA Handling Systemesek diseinatutako proiektuan konfiantza jarri du.

Sorreratik, duela 15 urte baino gehiago, SALTOren helburu bakarra instalatzeko erraza eta bereziki efizientea den sarbide-kontrolerako sistema bat diseinatzea izan da, erabiltzaileei sarbide behar guztiak kontrolatzea ahalbidetuz eta ate guztiak inongo kostu gehigarririk gabe segurtatzea. Gaur egun, sarbide-kontrolen industrian munduko erreferentea da SALTO, iraultza ekarri baitu segurtasuna kritikoa den sektoreetan. Merkatuko sarraila elektroniko berritzaile eta aurreratuenak eskaintzen jarraitzen du eraikinak, ateak, giltzak eta erabiltzaileak kudeatzeko.

ULMA Handling Systemsek SALTOren banaketa zentrorako eskaerak prestatzeko sistema automatizatu osoa diseinatu du. ULMAk garatuko duen automatizazio logistikoari esker, SALTOk bere prozesu logistikoaren produktibitatea hobetzea, erabilgarri daukan espazioaren arrazionalizazioa, efizientziaren optimizazioa, produktuen trazabilitatea hobetzea eta ondorioz, bezeroei eskaintzen dien zerbitzua hobetzea lortuko du.

ULMAren helburua, SALTOren sistema orokorreko datuak analizatu ondoren, irtenbide optimoa diseinatu eta garatzea da. SALTOren lantegiak biltegi automatiko bat izango du, 3.600 palet baino gehiago jasotzeko ahalmena duten 3 garabi pilatzaileekin. Gainera, SALTOk edukiontzientzako biltegi txiki bat dauka dagoeneko eta, beraz, ULMAk, sistema hori, irtenbide orokorrago baten baitan txertatuko du.

Garraio automatiko sistema baten bidez, bi biltegiak komunikatuko dira eta eskaerak prestatzeko sistema bat izango du, hainbat picking postu izango dituena.

 

 

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu
close overlay