A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

U-PAL, 4.0 Industriaren abangoardia

 U-PAL, 4.0 Industriaren abangoardia
U-PAL, 4.0 Industriaren abangoardia
< Itzuli

ULMA Handling Systems-ek U-PAL proiektua garatu du Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako HAZITEK programaren baitan.

4.0 Industriaren kontzeptua sortu zenetik, banaketaren sektorea automatizazio industrialaren prozesuan murgilduta dago erabat kostuak murrizteko helburuarekin, lehiakortasun eta produktibitate maila igo ahal izateko. Eskaria geroz eta handiagoa denez, ULMAk aurrerapausoak eman ditu eskabideak prestatzeko prozesuak automatizatzea ahalbidetzen duten soluzio logistiko berrien garapenean.

U-PAL izeneko robot paletizatzaile berria ULMAk I+G arloaren alde egiten duen apustuaren adibide garbia da. Robot hori eskabideak prestatzeko soluzio berritzaile bat emateko diseinatuta dago, ekuazio nagusitik produktuen sekuentziazio zorrotza ezabatzeko aukera ematen baitu. Soluzio berri hau soluzio berritzaile soil bat baino askoz gehiago da ikuspegi zientifiko-teknologikotik; izan ere, prozesua osatzen duten elementu eta eragile desberdinen arteko bizikidetza eta interrelazioa mantentzen baita: garraiatzaileak, ibilgailu autogidatuak, robot pilatzaileak, etab. Gainera, robot paletizatzaile berri bat garatzeari esker, ikuspen artifizial bidezko ikuskatze-sistema ezarri, eta mosaikoa sekuentzia zorrotz batean oinarritu gabe kalkulatzeko algoritmoa inplementatu daiteke.

U-Pal proiektuaren helburu nagusia eskabideak prestatzeko erreferentzia anitzeko sistema automatiko berri bat diseinatzea eta garatzea da, erdi-mailako merkatu-segmentura bideratutakoa. Salgaien inputerako bufferrak hornitzeko algoritmo berriak asmatzean datza; horrela, paletizatu beharreko salgaiak aldez aurretik prestatzeko egungo sistemetan erabiltzen diren etapak ezabatu ahalko lirateke.

U-Pal sistemak balio erantsi bereizgarri bat eskaintzen du eskabideak prestatzeko erreferentzia anitzeko beste sistemekin alderatuz gero; izan ere, sistema hau instalatzeko kostua eta behar den tokia nabarmen murrizten baita.

U-PAL sistemaren garapena beste eragile batzuekin batera finantzatu du Enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programak, Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2014-2020ko Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez babestuta.

U-PAL sistemaren garapena beste eragile batzuekin batera finantzatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea Departamentuak, «Gipuzkoa Industria 4.0: produktuen eta zerbitzuen garapena» programaren baitan.

U-PAL sistemaren garapena beste eragile batzuekin batera finantzatu du CDTI-k (Centro para el Desarrollo Tecnológico Industrial) Proyectos de I+D izeneko programaren baitan.

 

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu