Jarri gurekin harremanetan

U-Test workshop ekitaldia
U-Test workshop ekitaldia
U-Test workshop ekitaldia

2017-06-26

U-TEST PROIEKTUARI BURUZKO WORKSHOPA EKAINAREN 29AN

ULMA Handling Systemsek, IK4-Ikerlanek eta U-Test proiektuko gainerako partnerrek workshopa antolatu dute datorren ekainaren 29rako

ULMA Handling Systemsek, IK4-Ikerlanek eta U-Test proiektuko gainerako partnerrek workshopa antolatu dute ekainaren 29an ULMA Taldeko bulegoko orokorretan, Oñatin, Gipuzkoa, fabrikazioaren eta logistikaren sektoreetan U-Test proiektua azaltzeko.

ULMA Handling U-Test proiektuan parte hartzen ari da zientzialari liderrekin eta tresna industrialen garatzaileekin batera, txertatutako sistema adimentsuen (IOT) ziurgabetasun proba eta fidagarritasunean zentratuta. Horretarako, workshopa antolatu dute, batetik, emaitzak aurkezteko, eta bestetik, arriskuen gestioaz eta fabrikazio eta logistikan txertatutako soluzioetaz arduratzen diren manufaktura eta logistika industrietako pertsona klabeen eta ikerketa erakundeen iritzia jasotzeko.

Askotariko profilek parte hartuko dute proiektuaren aurkezpenean: Oscar Okariz, ULMA Handling Systemseko Software teknologiaren zuzendariak, Eduardo Beltrán, Mondragon korporazioko Berrikuntza eta teknologia zuzendariak, Shaukat Ali, U-Test proiektuaren Koordinatzaile teknikoak, Marc-Florian Wendland, Frauenhofer Fokuseko zientzialariak, Julien Botella, Easy Global Marketeko Project managerrak eta Karmele Intxausti, IK4-Ikerlaneko “Big Data Architectures Research Area”ko zuzendariak.

Workshoparen agendak arlo ugari landuko ditu, proiekturako sarrerarekin emango zaio hasiera, eta ondoren landuko dira identifikatutako arazoa, garatutako soluzioa, proiektuak dakartzan onurak, gonbidatutako adituekin eztabaida eta amaierako hausnarketak.

U-Test proiektuari buruzko informazio gehiago daukazue hemen: http://www.utestworkshop.com/

 

 

U-Test workshop

ULMA Taldeko Bulego orokorrak

Oñati, Gipuzkoa