A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

ULMA Handling Systems irakasle arituko da euskal herriko unibertsitatearen udako ikastaroen 38. edizioan

ULMA Handling Systems irakasle arituko da euskal herriko unibertsitatearen udako ikastaroen 38. edizioan
< Itzuli

“Transformación digital industrial y su influencia en la cadena de suministro” “Eraldaketa digital industriala eta horren eragina hornikuntza katean”. Hori guztia eta gehiago Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetan non ULMA Handling Systems irakasle arituko den aditu gehiagorekin batera

2019ko udan Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) udako ikastaroen 38. edizioa egingo da. Ikastaroak gizarteak dituen erroken inguruan argi egiteko topaleku dira. 191 proposamen presentzial izango dira guztira.

Ekainaren 21ean ULMA Handling Systemsek irakasle gisa parte hartuko du “Transformación digital industrial y su influencia en la cadena de suministro” “Eraldaketa digital industriala eta horren eragina hornikuntza katean” ikastaroan, Donostiako Miramar jauregian.

Ikastaroan Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterrak, Deusto Unibertsitateak, Mircrosoftek, PA Consultingek eta ULMA Handling Systemsek parte hartuko dute; horrela, adituen ezagutza jasoko dute udako ikastaro honetan parte hartu nahi duten pertsonek.

Ikastaroko irakasleek jakin badakite industriari aplikaturiko eraldaketa digitala negozioarentzat balio erantsia sortzeko aukera bat dela, prozesuei eraginkortasuna erantsita, kudeaketa optimizatuta eta bezeroei emandako zerbitzua hobetuta.

Ikastaro honen helburua izango da eraldaketa digitalak industria sektoreari eskaintzen dizkion aukerak ezagutzea. Horrez gain, gaur egun eraldaketa digital horretan murgiltzeko ezinbestekoak diren joera eta teknologiak eta horien norabidea aztertuko da. Horretarako, kudeaketa industrialean sartu daitezkeen produktu eta zerbitzuak errepasatuko dira eta negozio bakoitzarentzako dituen abantailak nabarmenduko dira, balio erantsiari eta errentagarritasunari dagokionean.

Parte hartu nahi baduzu, sartu hemen, ikastaroaren inguruko informazio guztia aurkituko duzu.

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu
close overlay